Kike Amonarriz eta Antton Olariagaren hitzaldia asteazkenean

Baite Euskara Elkartea | Euskara
2002ko uzt. 16a, 10:07

Baite Euskara Elkarteak, kontzientziazio kanpainaren barruan, beste hitzaldi bat antolatu du.

Asteazken honetan izango da (uztailaren 17an), eta Kike Amonarriz soziolingusitak eta Antton Olariaga marrazkilariak emango dute, 20:00etan, Aitonena aretoan. Euskaraz dibertitzeko manerak izenburua du hitzaldiak, eta gazteen hizkera ere hizpide izango dute Amonarrizek eta Olariagak. Baitek Azpeitiko euskaltzale orori hitzaldira joateko gonbitea luzatzen dio.

Oharra: Baiten bazkide egitea urtean sei euro besterik ez dira. Hiru eratara egin zaitezke bazkide:

-943 15 03 58ra deitu eta zeure datu pertsonalak emanez.

-Baite@uztarria.com-era idatziz, Baiteko bazkide egin nahi duzula esanez, datuokin: izen-abizenak, helbidea, herria, telefonoa, eta zure kontu korronteko 20 zenbaki.

-Zuk zeuk sei euro sartuz kontu honetan: 3035 0020 57 0200049302 (Euskadiko Kutxa).

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu