Milagrosa ikastetxeko benjamin futbol taldeak Iruñea Cup Txapelketan 'kontsolazio finala' irabazi zuen

Milagrosa Ikastetxea | Kirolak
2002ko uzt. 12a, 11:07

Uztailaren lehenengo astean Iruñean jokatu zen Nazioarteko Iruñea Cup Txapelketan Milagrosa ikastetxeko benjamin futbol taldeak kontsolazio finala irabazi zuen.

Datozen urteetan ere parte hartzeko asmoa dute  Argazki originala

Milagrosa ikastetxeko benjamin futbol taldeak, Nazioarteko Iruña Cup Txapelketan parte hartu zuen uztaileko lehen astean. Taldeak bost neurketa jokatu zituen eta hiru garaipenekin, berdinketa batekin eta neurketa bat galduta itzuli ziren etxera.

Emaitza hauek zirela medio Kontsolazio finala jokatu zuten Iruñeako San Vicente ikastetxearen aurka, eta 5-0 irabazi ondoren txapeldun suertatu ziren.

Iruñea Cup-eko antolatzaileek taldeko umeen portaera eta maila txalotu zuten. Esperientzi oso ona izan da, bai taldearentzat, bai antolatzaile eta gurasoentzat. Eta espero dugu datozen urteetan ere gure partaidetzarekin jarraitzea.

Bestalde taldeko arduradunak, Epi Kristaldegia, Uranga jatetxea eta zozketarako txartelak erosi zizkiguten herritar guztiak eskertu nahi ditugu.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu