Bi aste barru zabalduko da Loiolako Basilika, hilaren 19an

Uztarria.com | Besterik
2002ko uzt. 10a, 12:07

Loiolako Basilika uztailaren 19an zabalduko da bi urtez berritze lanengatik itxita izan ondoren. Irekitze ekitaldian Donostiako Orfeoiak emanaldia eskainiko du eta bertan izango dira Gizpuzkoako Foru Aldundiko arduradunak.

Kupula, lur-zorua eta girola berriztatu dira  Argazki originala

Loiolako Basilika 2000 urteko azaroan itxi zen, bertan egiteko ziren berritze lanetarako. Bi urte hauetan behin behineko kapera batean izan dira elizkizunak, baina uztailaren 19tik aurrea berriro Basilikan izango dira. Beraz, Saninazio bigarrengoz egiten den Meza Nagusia aurtegoan basilikan izango da.

Esan bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu duen irekitze ekitaldian Donostiako Orfeoia izango da. Ekitaldia ekainaren 19an da, ostiralean, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da.

Bi urte hauetan Loiolako Basilikako barneko kupulan egindako lana izan da pisutsuena. Basilikak bi kupula ditu: bata kanpokoa eta bestea barrukoa. Kanpoko kupula 1993-1995 bitartean berritu zuten. Oraingo honetan barruko kupulak zituen pitzadurak konpondu eta bertan ziren margoie berezko kolora eman zaie. Horrez gain, basilika barreneko lur-zorua ere berriztuta da, eta baita ere girola, basilikak barruan duen korridorea.

Uztarria aldizkarian 2000 urteko maiatzeko zenbakian jaso genuen honen berri. Ikusteko egizu klik hemen.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu