EUDELen adierazpen zibikoa onartu da gaur eguerdian

Uztarria.com 2002ko mai. 17a, 22:05

Gaur eguerdiko 13:30ean ez ohiko eta presazko osoko bilkuran EUDELen Demokrazia eta askatasuna defendatzeko eta euskal gizartearen aniztasuna errespetatzeko adierazpen zibikoa onartu da EAJ eta EAko zinegotzien botoekin. Batasunak Euskal gizartearen aniztasuna errespetatzeko printzipioak izenburupean beste idatzi bat aurkeztu du.

Gaur eguerdiko ez ohiko osoko bilkuran EUDEL, Euskal Udalen Elkartearen idatzia onartu da. Idatzian demokrazia eta askatasuna eta euskal gizartearen aniztasuna errespetatu eta defendarazteko printzipioak eta konpromisoak jasotzen dira.

EUDEL-en adierazpen zibikoa EAJ eta EA-ren aldeko botoekin onartu da. Batasunak ezezkoa bozkatu du, "idatzi honekin Batasunaren ilegaltasuna bultzatzen" dela arrazoituz, eta "kontsentsua bilatu behar" dela eta ez konfrontazioa" gaineratu du.

EUDEL-eko adierazpen zibikoa oso-osorik rtf formatoan hemen .

Batasunako idatzia oso-osorik rtf formatoan hemen .