Maria Jesus Agirre da Baiteko bosgarren zozketako saritua

Baite Euskara Elkartea 2002ko mai. 17a, 15:05
Baiten bazkide egitea urtean sei euro besterik ez dira

Maria Jesus Agirrek jasoko du Baite Euskara Elkarteak zozketatu dituen liburuak. Saria Eklipse Kultur dendak Baiteko bazkide laguntzaile gisa eman du.

Hau da Baite Euskara Elkarteak egiten duen bosgarren zozketa. Hamabostean behin bazkide laguntzaileek emandako beste produktuen zozketak egingo dira elkarteko bazkideen artean.

Argazkian Arantxa Aldalur, Eklipse Kultur dendakoa.

Oharra: Baiten bazkide egitea urtean sei euro besterik ez dira. Hiru eratara egin zaitezke bazkide:

-943 15 03 58ra deitu eta zeure datu pertsonalak emanez.

-Baite@uztarria.com-era idatziz, Baiteko bazkide egin nahi duzula esanez, datuokin: izen-abizenak, helbidea, herria, telefonoa, eta zure kontu korronteko 20 zenbaki.

-Zuk zeuk sei euro sartuz kontu honetan: 3035 0020 57 0200049302 (Euskadiko Kutxa).