EHNAren inguruko udalbatza atzeratu egin da

Azpeitiko Batasuneko Udal Taldea | Herria
2002ko api. 23a, 14:04

Atzo horretarako aukera bazegoela adierazi genuen eta hala gertatu da. Batasunako bozeramaleak eskatuta,alkateak maiatzak 2ra aldatu du Euskal Nazioatasuna Aitortzeko Agiriaren (EHNA) eztabaida gai bakarra izango duen pleno berezia.

Atzo adierazi bezala, Batasunako bozeramaleak hala eskatuta,alkateak maiatzak 2ra aldatu du Euskal Nazioatasuna Aitortzeko Agiriaren (EHNA) eztabaida gai bakarra izango duen pleno berezia.

Batasunako udal taldea iluntzean ahalik eta herritarrik gehiena joateko moduko ordu batean plenoa jartzen saiatu da.

Ordua zehazteko modurik ez dago oraindik, baina herritarrei jakinaraziko diegu gure zinegotziek Udalbatzarako deialdia jaso eta lasterrera.

Bidali:  

Erantzunak

Azpeitiko Batasuneko Udal Taldea | 2002-04-24 : 18:04

Maiatzak 2,osteguna, arratsaldeko 7ak: hori da EHNAri buruzko pleno berezirako ezarri den eguna eta ordua.
Datorren maiatzaren 2an gai garrantzitsua jarriko da mahai gainean Azpeitiko Sindikatu Zaharreko areto nagusian. Egun horretan, arratsaldeko 7etan, Euskal Naziotasuna aitortzeko agiria arautuko duen udal araudiari buruzko mozioa eztabaidatuko baita.
Orduan erabakiko da, besteak beste, Azpeitiko Udalak, eta bera osatzen duten hiru alderdietako zinegotziek, babesa eman nahi dioten ala ez Euskal Herriko Nortasun Agiria (EHNA)gure herrian egin ahal izateari.
Gaia garrantzi handikoa jotzen dugu, eta ahalegin berezia egitea eskatzen diegu herritarrei datorren maiatzaren 2an, ostegunez, arratsaldeko 7etan pleno berezira azal daitezen.
Norbanakoari dagokio bere naziotasuna aukeratzea, gizartearen eta erakundeen lana da bakoitzari berea aitortzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu