Jende ugari Euskal Eskola Nazionalaren aldeko festan

Ikasberri Azpeitiko Ikastola | Besterik
2002ko api. 22a, 19:04

Igandean ospatu zen Euskal Eskola Nazionalaren aldeko jaia. Bertan, hainbat herritako ikastolek hartu zuten parte, Euskal Herriko inguru erdaldunetako ikastola desberdinak; Arabako Lapuebla de Labarcako ASSA Ikastola, Leioako Betiko Ikastola, Tuterako Argia Ikastola eta Lapurdiko Hazparne Ikastola izan ziren.

Egun guztian zehar, giro paregabeaz gozatzeko aukera izan zen  Argazki originala

Goizeko hamaiketan eman zitzaion hasiera Euskal Eskola Nazionalaren aldeko jaiari. Eguraldia lagun izanik, hainbat jende inguratu zen ekitaldietan parte hartzeko asmoz. Era guztietako ekitaldietaz gozatzeko aukera izan zen atzoko festan. Goizean, umeen arteko pilota partiduak eta herri kirolak izan ziren ikusgai. Eguerdi aldean, azoka plazan herri bazkaria egin zen. Arratsalde aldean, umeentzako animazioa egon zen eta jaiari bukaera emateko, Txan magoaren ikuskizuna.

Bidali:  

Erantzunak

Baldorba | 2002-04-26 : 19:04

Izugarrizko eguna atera zen benetan, euskaldun guztiok arro sentitu beharko genuke horrelako sentimendu grina edukitzeagatik. Bakarrik, gazte jende asko falta izan zen bertan.

ikasle bat | 2002-04-29 : 17:04

Nik honi guztiari gehituko nioke, hain zuzen ere ikasberriko ikasle mugimenduaren jarrera.Hain zuzen ere, egun hau aurrera ateratzerakoan, hainbat ikaslek, garbi erakutsi dugulako ikasleok badugula gogoa eta ilusioa gauzak egin eta antolatzeko, hau da, ikasleontzat ilusioarekin lanean jarraitzeko egun bat izan da,eta aldi berean ikasle mugimendua ez dagoela galduta erakutsi dugu.Beraz esan, ikasleok oso guztora gaudela, eta guzti honi jarraipena eman behar diogula, aurten horrelako egun bat ateratzeko gai izan bagara, hurrengo urtean gehiago izango delarik!
AUPA IKASLE MUGIMENDUA!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu