Bi hiri eremu osatzeko haserako onespena eman du Udalak

Uztarria.com | Udala
2002ko api. 11a, 18:04

Gaurko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Azpeitiko Udal Batzarrak, bi hiri eremu osatzeko hiri antolamenduko arauen aldaketaren haserako onespena iragartzen du. Iragarki berean etxebizitza arloko presako neurriak eta hirigintza plangintzako zein kudeaketako tresnak tramitatzeko neurriak zehazten ditu. San Migel ibarbidea, Iturzulo gainaldea, Txapa Enea, Migel Ibarbidea, Soreasu, Alde Zaharra, Azkune, Etxe-beltz eta Oiarzabal lur-eremuak eragingo ditu hartutako neurriak.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragartzen den hiri antolamenduaren aldaketarako haserako onespena 2002ko martxoaren 26an egindako bilkuran eman zen. Aldaketak San Migelko Ibarbidearen inguruak eta Iturtzuloren gainaldean bi hirigintza eskuhartze area berri sortzeko dira.

Bestalde, Txapa Enea, Migel Ibarbidea, Soreasu, Alde Zaharra, Azkune, Etxe-beltz eta Oiartzabal lur-eremuentzat etxebizitzen arloko presako neurriak eta hirigintza plangintzako zein kudeaketako tresnak tramitatzeko neurriak zehazten dira.

Espedienteak eta proiektua jendaurrean erakutsiko dira hilabeteko epean, Udaleko Idazkaritzan. Epe honetan erreklamazio eta alegazioak aurkeztu ahal izango dira Udaleko Sarrera Erregistroan Azpeitiko Alkate-Lehendakariari zuzenduta.

Bidali:  

Erantzunak

motza | 2002-04-12 : 16:04

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ibili naiz, eta 2002-04-09 datarekin "beste iragarki bat":http://www.gipuzkoa.net/euskera/gao/2... ere topatu dut. Baina nik ulertzeko moduko esaldirik ez da bertan. Nahita idazten al dituzte iragarki hauek ez ulertzeko moduan?

ai | 2002-05-03 : 23:05

presako neurriak.ok.ea herri honetako aldaketak egin aurretik ondo aztertzeitugun.proiektuakondo aztertu.bizilagunen eritzikin.hortaz dakiten jende honenen lanarekin.alde zaharran itxura oso aldatzen ai die banakako interes batzueatik. noiz arte.zenbat luzau ber du herrien lasai ezin ibiltzie.kotxez...patxadaz ezin ibiltzie.kristona izengo litzeke kotxeik sartze ez dan eremu haundi bat irikitzie bizikletaz karroz zaldiz kutsatze ez dun gailuz jostie .erdi erdiko fabrika monstruo hori itxi eta (eindako kalte guztiek)sendaukoitun gune garbi bat eraikitzie.badata garaie.arnasa lasai hartzeko desiatzen gaude ta.kale txukun eta desiragarri batzuk sortuz

lo | 2002-05-04 : 00:05

alde zaharra.xtc-kesate zuen atxurrek hrtu berko ditugule ta geu hasi obran ze urtietan udaletxeko jaun eta jabiek bertako jendien eskaerei adarra jo besteik ez diguelako ein etzakobla inporta bertako egoerie.danan diruz jabe beaik(izen abizenakin hurrenguen batenbatek ea idazteuen)bean altxorra haunditzeben bitartien.kasoputeik ez baigue eiten geu hasiko gea presazko einberrak eiten.herri hau ber deulako. mattedulako alde zarreko adokin zarrai bertako argie ta geure oinen inderra eman nahi diolako.herri eder batien bizi geala sinistu nahi deulako

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu