Albisteei erantzuteko aukera uztarria.com-en

Uztarria.com 2002ko api. 5a, 23:04

Uztarria.com webgunea bisitatzen duzuenok, azken orduko albisteak eta eztabaida dituzue, batik bat, estimatuen. Halaxe erakutsi digu egin genuen azterketak. Hemendik aurrera, bi aukerok uztartuz, albiste bakoitza osatu, erantzun edo iruzkina gehitzeko aukera izango duzue. Eztabaidan parte hartzea den bezin erraz.

Sarrera datuak aztertu genituenean, webguneko bisitariok estimatzen zenutena ikusi genuen, gutxi gorabehera. Eta ondorioak atera.

  • Azken orduko albisteak estimatzen dituzue.
  • Eztabaida estimatzen duzue. Parte hartuz, gainera.

Orduan, zergatik ez bi aukerak uztartu?

AUKERA BERRIA

Azken orduko albiste ugarik iritzi kontrajarriak sortzen dituzte. Edo iritzia emateko modukoak dira, gutxienez. Horixe nahi dugu, iruditzen bazaizue, albiste horri buruzko zuen iritzia ematea.

Beste zenbaitetan, albistea osatu gabe dagoela irudituko zaizue. Adibidez, Interneteko helbide bat emanez, informazio gehiago han aurkitzeko. Bada zeuok duzue aukera: osatu.

Edo, besterik gabe, iruzkinen bat okurritu zaizue. Bada, sartu hori ere.

Eta hau guztia, modu erraz eta jadanik ikasitako batean. Eztabaidie atalean parte hartzea bezin erraz. Momentuz, honekin nahikoa dela deritzogu: jendearen parte hartzearen arabera, aukera hau indartu eta hobetu genezake.

Gainera, albiste bakoitzak jasotako erantzun edo iruzkin kopurua sarreran bertan agertuko da. Parte hartze haundiena izan duten albisteak zein diren jakin daiteke horrela.

Adibide bezala, albiste honi berari parte bat iruzkin tonto sartu dizkiogu. Ea zer deritzozuen.