Berriro Izarraiztik Himalayara

Uztarria.com 2002ko mar. 21a, 13:03
Al filo de lo imposible programarako dokumental bat grabatuko dute

Atzo, martxoaren 20an abiatu zen Josu Bereziartua Himalaia-ko mendietaruntz, Makalu (8.463 metro) mendirako espedizio bateko kide da Juanito Oiarzabal, Juan Vallejo, Juan Carlos Tamayo eta Fernan Latorrerekin batera.

Al filo de lo imposible programarako dokumental bat grabatuko dute bertan eta gailurrera igotzea dute helburu, mendebaldeko ertzetik. Makalurako bide honek zailtasuna du ezaugarri nagusi Josuren hitzetan, "Zailtasun handiko bidea da. Eskalada konprometituko bide bezala ezagutzen da, 3.000 metroko sokak jarriko ditugu".

Oinarrizko kanpamendura apirilaren 10erako iristea aurreikusten dute eta tontorrerako ahalegina berriz maiatzaren 15a eta 30a bitartean egitea espero dute.

Josu bereziartuaren espedizioak

-1980 Caraz I (6.025) Peruko Andeak

-1986 Annapurna II (7.936)Nepaleko Himalaia

-1986 Aconcagua (6.960)Argentinako Andeak

-1987 Zeharaldia Andeetan Venezuelako Andeak

-1988 Yalung-Kang(8.505)Nepaleko Himalaia

-1989 Nun (7.138)Indiako Himalaia

-1990 Wollemy-Cook Australia-Zeelanda Berria

-1990 Everest (8.848) Nepaleko Himalaia

-1991 Aconcagua (6.960)Argentinako Andeak

-1991 Everest (8.848) Nepaleko Himalaia

-1992 Cho-Oyu (8.201) Nepaleko Himalaia

-1992 Everest (8.848) Nepaleko Himalaia

-1993 Gasherbrum I (8.068)Karakorum

-1994 K-2 (8.611)Karakorum

-1996 Ama Dablam (6.812)Nepaleko Himalaia

-1996 Shisha Pangma (8.027) Tibeteko Himalaia

-1998/99 Manaslu (8.163)Nepaleko Himalaia

-1999 Dhaulagiri (8.167)Nepaleko Himalaia

-2000 Everest (8.848) Nepaleko Himalaia

-2000 Takla Makan Txina

-2001 Elbruz (5.642) Errusia (Kaukasoa)

-2001 Everest (8.848) Tibeteko Himalaia

-2002 Makalu (8.463)

Izarraiztik everestera liburua aurkeztu zuen duela gutxi Josuk, bertan orainarte egindako espedizio eta abenturetako argazkiak jasotzen dira. Uztarria Herri Aldizkarian, urtarrileko alean, Klik atalean bildu genituen liburuko argazki batzuk.