Lagun Onak bigarrena da sailkapenean, Pasajes eta Tolosarekin batera

Uztarria.com | Kirolak
2002ko ots. 25a, 12:02

Lagun Onakeko mutilek garaipen bana lortu zuten asteburuan. Preferente mailan 0-2 irabazi zuten Mutrikuren kontra jokatutako partidan, eta jubenilek 4-1 galdu zuten Zarautzen kontra. Neskek, Corella taldearen kontra 1-0 galdu zuten.

Preferente mailan, Lagun Onak-ek 0-2 irabazi zuen Mutrikuren aurka. Lagun Onakek kanpoan jokatzen bazuen ere, partida osoan beren nagusitasuna erakutsi zuen, batez ere bigarren zatian. Urangak 82. minutuan sartutako golarekin aurrea hartu zuten Lagun Onakekoek, eta bigarren gola 84. minutuan sartu zuen Larramendik. Lagun Onak taldeak Preferente mailan sailkapenean bigarrena izaten jarraitzen du 49 punturekin. Elgoibar, liderra, baino bat gutxiago ditu. Sailkapenean atzetik Pasajes eta Tolosa ditu, biak ere 49 punturekin.

Jubenil mailako Euskal Ligan, berriz, Lagun Onakek 4-1 irabazi zion San Ignaciori. Maila honetan, Lagun Onak taldea 14. da sailkapenean 20 punturekin, eta atzetik Balmaseda du 18 punturekin.

Lagun Onakeko neskek, berriz, Corella taldearen kontra aritu ziren asteburu honetan, eta 1-0 galdu zuten. Neskak, 13.nak dira sailkapenean 12 punturekin, eta atzetik Retuerto dute 9 punturekin.

Hurrengo astean preferente mailakoak eta neskak etxean jokatuko dute: Urolakoen kontra preferente mailakoak eta AƱorgakoen kontra neskak. Euskal Ligakoak, berriz, kanpoan arituko dira, Barakaldokoen kontra hain zuzen ere.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu