Jende asko Azpeitiko I. Kulturaldiko lehenengo ekitaldietan

Uztarria 2002ko ots. 24a, 23:02
Hurrengo egunetan ekitaldi gehiago izango dira

Pasa den larunbatean eta igandean egin ziren Azpeitiko I. Kulturaldiko lehenengo bi ekitaldiak. Jende ugari inguratu zen larunbateko eta igandeko emankizunetara.

Pasa den larunbatean eta igandean egin ziren Azpeitiko I. Kulturaldiko lehenengo bi ekitaldiak. Jende ugari inguratu zen larunbateko eta igandeko emankizunetara. Hala, Korrale taberna gainezka izan zen larunbat arratsaldean. Tiobibo eta Ezinean taldeen rock kontzertua izan zen 17:00etatik aurrera, eta giro ona sortu zen.

Igandean, 19:00etan monologo laburrak eskaini zituen Lakrikun antzerki taldeak, udaletxe azpian. Berrehunen bat lagun bildu ziren bertan, eta saio laburra baina bizia izan zen. Herriko aktoreen lanak harrera ona izan zuen.

Datorren asteetan ere ekitaldi ugari izango dira, Uztarria Kultur Koordinadorak antolatutako kulturaldiaren barne (Ikus agenda).