Aktualitatea

112 haur eta gaztetxok hartuko dute parte Pazko Asteko ekintzetan

Uztarria.eus | 2012-04-10 : 17:01 | Aisia

Gaur hasi eta ostirala bitartean, egunero izango dituzte hitzorduak goizez, 10:00etatik 13:00etara. 5 eta 12 urte bitartekoentzat egitarau bat dute prestatua eta beste bat 12 eta 16 urte artekoentzat. Hezitzaile gutxiago dituzte aurten, aurrekontu murrizketagatik, baina zozketarik egin beharrik ez dute izan, uste baino ume gutxiagok eman duelako izena.

LarraƱaga sailkatuta Urrestillan

Uztarria.eus | 2012-04-10 : 10:33

Joan den igandean Eusko Label Banakako Aizkora Txapelketako bigarren sailkapeneko jardunaldia jokatu zen Urrestillako Txikuri frontoian. Hamaika aizkolari aritu ziren norgehiagokan eta 36 enbor ebaki zituzten. Parte hartzaileen artean zen ...

Lagun Onakek puntu bat lortu du Leioaren kontra

Uztarria.eus | 2012-04-10 : 10:27 | Kirolak

Joan den asteazkenean, hilak 4, Lagun Onakek Leioa taldea hartu zuen Garmendipeko zelaian. Ohikoa ez den bezala, 20:00etan jokatu zuten partida.

2012rako aurrekontu "zuhurrak eta arduratsuak" onartu ditu Udalak

Uztarria.eus | 2012-04-04 : 20:12 | Udala

Udalaren berezko aurrekontua 16.563.950,26 eurokoa da, 2011koa baino hiru milioi pasa txikiagoa. Murrizketa handiagoa da Euskara Patronatua, Kirol Patronatua eta Azpeitia Lantzen SArekin osatzen den aurrekontu osoan: 17.715.250 eurokoa da 2012rakoa, eta 23.997.559 eurokoa zen 2011rakoa. Udal gobernuan dagoen Bilduren aldeko botoekin atera dituzte aurrera aurtengo aurrekontuak; oposizioak, bai EAJk eta bai Hamaikabatek, kontra bozkatu zuten atzo (asteartea) iluntzeko udalbatzarrean.

Elkartasun kantu lehiaketako lehenengo fasean Skandalue nagusi

Uztarria.eus | 2012-04-04 : 11:55 | Kultura

Zapatuko bozketa eta gero, hasi da kantuen sailkapena forma hartzen. Herritarren bozketak lehiaketan %25eko balioa du. Hori dela-eta, Skandalue taldea izan zen herritarren bozka gehien jaso zuen taldea. Bigarren bozkatuena, berriz, Belar Txarrak izan zen, eta Kasik hirugarrena. Gaur bertan, asteazkena, jarri dute abian lehiaketaren bigarren fasea: Interneten jarri dituzte kantu guztiak, elkartasunkantulehiaketa.blogspot.com.es/ blogean, eta dagoeneko hor ere eman daitezke bozkak.

 

Ostiralean pasatuko da Euskal Herriko Itzulia Azpeititik

Uztarria.eus | 2012-04-04 : 10:51 | Kirolak

Txirrindulariak 14:36 eta 14:48 bitartean Lasaotik pasatzea aurreikusten dute antolatzaileek; handik Landetara joango dira.

Lagun Onakek Leioa hartuko du gaur, Garmendipen

Uztarria.eus | 2012-04-04 : 10:37 | Kirolak

Lan Mobelek, berriz, atseden hartuko du aste honetan, eta Jubenilen Futbol Txapelketa jokatuko da Garmendipen igandean.

 

Podiumera igo da Antonio Aristi denboraldiko lehen karreran

Uztarria.eus | 2012-04-03 : 18:30 | Kirolak

Espainiako Iraupen Kopan (CER) ari da aurten ere, Harriet Arruabarrenarekin bikotea osatuta. Nafarroako Zirkuitoan, Los Arcosen, egin dituzte urteko lehendabiziko lasterketak, joan den aste bukaeran, eta horietako batean bigarren postuan sailkatu ziren.

 

Autodefentsa tailerra Jabetze Eskoletan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa | 2012-04-03 : 18:24 | Gizartea

Pasa den asteburuan, Emakumeentzako Azpeitiko Jabetze Eskolen barruan antolatuta zegoen Autodefentsa tailerrean parte hartu genuen ...

Iratxera irteera antolatu du Baigerak apirilaren 19rako

Uztarria.eus | 2012-04-03 : 17:56 | Aisia

Txartelak salgai dituzte oraindik erretiratuen elkartean, 32 euroren truke. Jubilatuentzat eskaintzen diren gimnasia saioetan ere tokia badagoela jakinarazi dute Baigerako zuzendaritza batzordetik, bai igerilekuan eta bai kiroldegian. Nahi dutenek elkartean eman dezakete izena.

Gazte Martxara joango direnentzat bilera informatiboa gaur, gaztetxean

Uztarria.eus | 2012-04-03 : 12:59 | Politika

 
Gaur, asteartea, Gazte Martxaren harira, bilera informatiboa antolatu dute gaztetxean. 19:00etan izango da eta autobusaren ordutegiaz, kanpinaz, bonoaz eta eraman beharrekoaz hitz egingo dute, besteak beste. Antolatzaileek esan dutenez ...

2012ko udal aurrekotuak landuko dituzte gaur, udalbatzarrean

Uztarria.eus | 2012-04-03 : 11:52 | Udala

2011ko Udalaren, Azpeitiko Kirol Patronatuaren eta Azpeititiko Euskara Patronatuaren aurrekontuen likidazioak onartu direla jakinaraziko dute, eta Urola Garaiko Industrialdea S.A. eta Urola Erdiko Industrialdea S.A. baltzuen bateratzeaz ere jardungo dute, besteak beste.

Ignazio Loiolakoaren urratsen atzetik

Berria | 2012-04-03 : 11:37

Ignazio Loiolakoak 1522. urtean Loiolatik Manresara eginiko erromesaldia berreskuratu eta Ignazioren bidea aurkeztu du Jesusen Konpainiak. Urte gutxian Donejakue bidearen parekoa izango dela espero dute proiektuaren sustatzaileek

 

Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du DYAk

Uztarria.eus | 2012-04-03 : 11:04 | Besterik

Azpeitian izango da ikastaroa apirilaren 16an hasita, etahiru astean emango dituzte eskolak. Astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara izango dira saioak.

Herrira mugimendua aurkeztu dute Azpeitian

Uztarria.eus | 2012-04-03 : 10:37

Euskal Herriko hainbat herritan egin den gisan, Azpeitian ere sortu da Herrira mugimendua. Joan den zapatuan, hilak 31, aurkeztu zuten bilgunea Soreasu antzokian, eta 250 bat lagun bertaratu ziren.

Musikaz ...

61 azpeitiarrek bukatu zuten Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia

Uztarria.eus | 2012-04-02 : 18:55 | Kirolak

Xabier Lasa izan zen aurrenekoa, 29. postuan. Emakumezkoetan, berriz, Nerea Etxeberria izan zen azpeitiarrik onena. Biak Gipuzkoako Txapelketaren podiumera igo ziren, hirugarren tokian. Ikusi albiste honetan zapatuko lasterketa bukatu zuten azpeitiarren zerrenda.

 

Hamar urteko kartzela zigorra Amaia Azkueren hiltzailearentzat

Uztarria.com, Berria.info | 2012-04-02 : 15:40 | Gizartea

Ander E. azpeitiarra hilketaren erruduna dela ebatzi du Donostiako Adingabekoen Epaitegiak eta, erregimen itxian bete beharreko zigorraz gain -adingabeentzako zentro batean-, beste bost urte zaintzapeko askatasunean egingo ditu; bost urte horietan ezingo da Orio, Getaria eta Zarautzera joan. Epaileak Fiskaltzak eta akusazio partikularrak epaiketan eskatutako zigorrak ezarri ditu, adingabeko bati halako kasuetan ezarri dakizkioken handienak. Defentsak helegitea jarriko duela iragarri du.

»» Erantzunak: 47 (patata, lau, kolin, ekhine...)

'Paterra'-ren helegitea ez du aztertu Auzitegi Konstituzionalak

Uztarria.eus | 2012-04-02 : 12:47 | Politika

Duela bi urte eta erdi pasa, 2009ko irailaren 10ean, bete zuen ezarritako zigorra Paterrak, baina 2010eko otsailean 1997/2006 doktrina (Parot delakoa) ezartzea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Hori dela-eta, 2019ko irailera arte luzatu zioten zigorra.

Izarraitzeko igerilariak "oso gustura" Eibarren lortutako emaitzekin

Uztarria.eus | 2012-04-02 : 11:44 | Kirolak

Joan den zapatuan, martxoak 31, Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoak Eibarren izan ziren Kirol Zehaztasuneko laugarren jardunaldian. Igeri elkartekoek esan dutenez, "igerilariak oso gustura itzuli dira lortutako emaitzak direla-eta".

Hamabigarren garaipena eskuratu zuen Lan Mobel Iraurgik, ostiralean

Uztarria.eus | 2012-04-02 : 10:33 | Kirolak

Lagun Onakek partidarik irabazi ezinda jarraitzen du. Zapatuan Eibar B-ren kontra jokatu eta 2-1 galdu zuen Azpeitiko taldeak. 

Emaitzak: 21729 | Orriak: 1 2 3 4 ... 554 555 556 557 558 559 560 561 ... 1084 1085 1086 1087