Aisia

Ignaziotar lurretan barrena

Gipuzkoako Hitza | 2018-01-05 : 13:08 | Aisia

Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoiena batzen dituen Ignaziotar Lurraldea egitasmoak Eden saria jaso du. Ondare multzo askotarikoa biltzen du proiektuak. Gipuzkoako Hitzak egitasmoari buruzko erreportajea egin du.

 

Mus txapelketa antolatu dute Orkatzek eta Korralek zapaturako

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea | 2018-01-02 : 14:47 | Aisia

2018ari hasera emateko, urtarrilaren 6an, larunbata, mus txapelketa izango dugu Korrale tabernan eta Orkatz Kultur ...

Zabaldu dute Gabonetako haur parkea

Uztarria.eus | 2017-12-27 : 11:19 | Aisia

 

Azken urteetako ohiturari segika, haurrentzako Gabonetako jolas parkea zabaldu zuen atzo, asteartea, Bertan merkatari elkarteak. Gaur, asteazkena, ere zabalduko dute, eta baita datozen egunetan ere: abenduaren 28an, 29an eta urtarrilaren ...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gaur zabalduko dute Gabonetako umeentzako jolas parkea

Uztarria.eus | 2017-12-26 : 10:19 | Aisia

Gaur, abenduak 26, zabalduko dute aurreneko aldiz, eta datozen egunetan ere (abenduaren 27an, 28an, 29an eta urtarrilaren 2an eta 3an) irekita egongo da. Izarraitz pilotalekuan izango da egun horietan, 16:00etatik 20:00etara. Sarrera bi euro ordaindu beharko da.

 

Ikasberri Ikastolako eta Itsasiko zozketek badituzte zenbaki saridunak

Uztarria.eus | 2017-12-23 : 09:28 | Aisia

Ikasberri Ikastolako zozketaren zenbaki sariduna 7553 da. Itsasi euskal kultur taldearen zozketarena, berriz, 1717. Zenbaki horiek dituzten boletoen jabeak agertuko ez balira, ordezkoek jaso ahal izango dituzte sariak.

 

Gabonetarako ekintza ugari antolatu dute hainbat eragilek elkarlanean

Uztarria.eus | 2017-12-20 : 14:32 | Aisia

Gabonetan kaleko eta herriko giroa sustatzeko asmoz, hainbat ekintza antolatu dute herriko eragile hainbatek datozen egunetarako. Besteak beste, kontzertua, film laburren emanaldiak, Ekain-txouren emanaldi solidarioa eta umeentzako jolas parkea izango dira. Gainera, HH5. mailatik Batxilergo 2ra arteko ikasleentzat hainbat ekintza antolatu ditu Gazteria Sailak. Horrez gain, Olentzero eta Mari Domingi hilaren 24an goizez etorriko dira herrira, eta urtarrilaren 5ean izango da Errege Magoen desfilea.

 

Maite Frankok ipuin kontaketa eskainiko du hilaren 27an, Kimu Bat Gardenen

Uztarria.eus | 2017-12-19 : 10:39 | Aisia

Lau urtetik aurrerako umeentzat eta dohainik izango da ipuin kontaketa hilaren 27an, 16:00etan. Saiora joateko asmoa dutenek beharrezkoa dute aurrez izena ematea kimubat@kimubat.com helbidera idatzita edo 943-15 00 85 telefono zenbakira deituta.   

 

Bidaiak antolatu ditu Baigerak Norvegiako fiordoetara eta Galiziara

Uztarria.eus | 2017-12-18 : 18:00 | Aisia

Ekainaren 9tik 15era joango dira Norvegiara, eta maiatzaren 7tik 12ra Galiziako Rias Baixasera. Izena emateko epeak zabalik daude.

 

Stencil tailerrari ekingo dio Gaztetxeak bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2017-12-11 : 11:37 | Aisia

Hasteko, bi saio eskainiko dituzte Gaztetxeko kideek, eta biharkoa da aurrena. Ikastarora bertaratzen direnek, marrazkiak egiteko stencil teknikaren oinarriak ikasiko dituzte, besteak beste.

 

Haurrentzako Gabonetako eskulan tailerra egingo dute Ekoetxean

Uztarria.eus | 2017-12-08 : 12:01 | Aisia

Abenduaren 17an izango da saioa, eta 4 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Abenduaren 14a baino lehen eman behar da izena.

 

 

Parrokia eta Inaziotar guneak ezagutzeko bisita turistikoak eskainiko dituzte egunotan

Uztarria.eus | 2017-12-05 : 17:07 | Aisia

Bisita gidatuak irekiak eta doakoak izango dira; beraz, nahi duen herritar oro hurbil daiteke horietara. Hala ere, aurrez izena ematea gomendatzen da. Horretarako, Loiolako turismo bulegoarekin jarri behar da harremanetan (943-15 18 78). Juan Bautista Mendizanal historialaria arduratuko da bisitak gidatzeaz.

 

Lagun Onak MBk goiz-pasa antolatu du iganderako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2017-11-27 : 12:12 | Aisia

Datorren igandean, abenduaren 3an, ibilaldi irekia egingo du Lagun Onak mendi bazkunak. Goiz-pasa izango da ...

Plazatarrak egitasmoan sukaldaritza saioa egin dute

Uztarria.eus | 2017-11-18 : 11:12 | Aisia

 

Hainbat haur eta guraso elkartu ziren atzo, ostirala, Plazatarrak egitasmoko sukaldaritza saioan parte hartzeko. Plazatarreko begiraleek lagunduta hainbat jateko prestatu zuten: sandwichak, hanburgesak, gazta tarta, krepak, madalenak, fruitu brotxetak, pizza ...

»» Ikusi argazki guztiak (28)

Sobietar Zine Zikloko azken emanaldia izango da gaur Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2017-11-16 : 11:48

Joan den urrian ekin zion Gaztetxeak Sobietar Zine Zikloari, eta gaur izango da azken proiekzioa. Aurten, 100 urte bete dira Iraultza Sobietarra piztu zela, eta mendeurrenaren harira hainbat ekintza antolatu ...

Photoshop tailerraren bigarren saioa izango da bihar Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2017-11-15 : 09:49 | Aisia

Aurreneko saiora bertaratu zirenek, argazkiak editatzeko programaren oinarrizko tresnak nola erabiltzen diren ikasi zuten. Orain, horiek praktikan jarriko dituzte. Hala ere, lehengo astean ikastaroan parte hartu ez zutenek, berdin-berdin joan daitezke bigarrengo saiora.

 

Familien Egunarekin amaitu dute San Martin Astea adinekoen egoitzan

Uztarria.eus | 2017-11-12 : 15:41 | Aisia

 

Astelehenetik ospakizunetan aritu ondoren, atzo amaitu zuten San Martin astea herriko adinekoen egoitzan. Azken egunean, Familien Eguna ospatu zuten egoiliarrek, eta beraien senideen laguntzarekin festa giroa nagusitu zen egun osoan ...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Lasaoko samartinak, umeen gozagarri

Uztarria.eus | 2017-11-11 : 18:01 | Aisia

 

Errebalean bezala, San Martin jaietan murgilduta daude Lasao auzoan ere. Atzo iluntzean eman zieten hasiera festei, txupinazoarekin, eta ondoren, Andoni Egañak eta Uxue Alberdik eskainitako bertso afariaz gozatzeko aukera ...

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Azaroko Plazatarrak egitasmoa hilaren 17an egingo dute

Uztarria.eus | 2017-11-10 : 10:14 | Aisia

HHko 5. mailatik LHko 6. mailara bitarteko umeek eta haien gurasoek sukaldaritza tailerra egingo dute, bertako produktuekin. Hilaren 15era bitartean eman daiteke izena

 

Marmelada eta irasagarra egiteko ikastaroa eskainiko du Kimu Batek hilaren 18an

Uztarria.eus | 2017-11-09 : 15:43 | Aisia

Hiru ordu iraungo du doako tailerrak. Bertan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. 

 

Eskulan tailerra egingo dute liburutegian, eta izena eman daiteke

Uztarria.eus | 2017-11-08 : 10:57 | Aisia

Azaroaren 14an egingo dute ikastaroa, eta HH 5.mailako umeek har dezakete parte. Ostiralean amaitzen da izena emateko epea.

 

Emaitzak: 889 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 42 43 44 45