Scalextric zirkuitua eta joko sentsorialak, gaztetxoen gozagarri

Ihintza Elustondo 2024ko urt. 2a, 11:32

10 urtetik gorako haurrei zuzendutako jokoak izan dira goizean kiroldegian. Arratsaldean ere izango da horiez gozatzeko aukera, 15:00etatik 20:00etara, leku berean. 

Azpeitiko Udalak, Bertan merkatari elkarteak, Kulturaz kooperatibak eta Bizik Gabon sasoirako antolatutako egitarauaren barruan, scalextric zirkuitua eta joko sentsorialak izan dira gaur, asteartea, Azpeitiko kiroldegian. 10 urtetik gorako gaztetxoei zuzendutako jokoak izan dira, eta goiz partean zenbait haur bertaratu dira. Arratsaldean ere izango da joko horiez gozatzeko aukera, 15:00etatik 20:00etara, leku berean.