Iñaki Segurola zenaren testu bat, unibertsitatera sartzeko probetan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2023ko eka. 14a, 08:30
Unibertsitatera sartzeko proban ikasleek aztertu behar izan zuten Segurolaren testua.

Joan zen astean, euskara eta literatura arloko proban ehunka ikaslek aztertu behar izan zuten Segurolaren Ganorexia liburutik hartutako eta moldatutako testua. Iazko apirilean hil zen azpeitiarra.

Iñaki Segurola idazle, filologo eta hiztegigile zenaren testu bat baliatu du Euskal Herriko Unibertsitateak aurtengo unibertsitatera sartzeko probetan. Joan zen astean, euskara eta literatura arloko proban ehunka ikaslek aztertu behar izan zuten testua Segurolaren Ganorexia liburutik hartua eta moldatua da.

Iazko apirilean hil zen Segurola, eta hura zendu eta gero, irailean, kaleratu zuen Alberdaniak hark idatzita utzi zuen Ganorexia liburua.