Iñaki Segurolaren heriotza

Iñaki Segurola 'Ogrue' hil da

Ihintza Elustondo 2022ko api. 15a, 13:26
Iñaki Segurola. (Ihintza Elustondo)

60 urte zituela hil da Iñaki Segurola idazlea, filologoa eta hiztegigilea. Hiztegigintzan egindako lanagatik zen ezaguna, baita hainbat liburu idatzi zituelako ere. Zenbait hedabidetan ere kolaboratu izan du.

Iñaki Segurola Ogrue (Azpeitia, 1962) idazlea, filologoa eta hiztegigilea hil da. Batik bat, hiztegigintzan eginiko lanagatik da ezaguna Segurola Euskal Herrian. Urteak egin ditu Orotariko Euskal Hiztegian lanean, baita Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan ere. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1991n.

Hainbat liburu idatzi zituen bere ibilbidean: azkena, iaz, Koiteretzia eleberri dialogikoa (2021, Alberdania). 2005ean kaleratu zuen aurrena, Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo (Alberdania) saiakera, eta haren atzetik, Nere gorringotik (2008, Alberdania), Arrazoia ez dago edukitzerik (2012, Alberdania) eta Sed quia sua (2020, Erein).

Zenbait hedabidetan ere kolaboratu izan du; besteak beste, iritzigile aritu zen Urola Kostako Hitzan, eta Euskadi Irratian kolaboratu zuen orain gutxira arte.

Uztarriak elkarrizketa zabala egin zion 2018ko maiatzeko aldizkarian; hemen irakur daiteke.

Agur zeremonia bihar –larunbata– egingo diote, 19:00etan, Azpeitiko Funeraria Carmonako agur aretoan.

Mezuak sare sozialetan

Segurolaren heriotzaren harira, hainbat lagunek samina azaldu dute sare sozialetan:

Erlazionatuak

Juxtu gaurkoa al huen?

Arantxa Iturbe 2022 api 16 Azpeitia

Ogrue, zuzen eta garbi

Eneritz Albizu Lizaso 2022 api 16 Azpeitia

Non zeudek besarkadak

Eneko Ibarguren Agirre 2022 api 18 Azpeitia 1

Hitzezko erraldoia

Juan Luis Zabala (Gipuzkoako Hitza) 2022 api 22 Azpeitia

Hi ez hago hemen, Segurola

Nagore Telleria 2022 api 23 Azpeitia

Aio, Xegu

Jose Manuel Goenaga Larrañaga 2022 api 25 Azpeitia