Eguna: 5-21

  • 1996-5-21. Manifestazioa egin zuten, Ikasberri Azpeitiko Ikastolak deituta.
  • 1994-5-21. Bosniako selekzioa eta Reala neurtu ziren Garmendipe futbol zelaian, Juan Antonio LarraƱaga jokalari ohiaren omenez (1-3).
  • 1974-5-21. Udalak Feliz Belokiren eta Inazio Perez Arregiren orubeak erosi zituela jakinarazi zuten, lehenena Mojen errebalean eta bigarrena Kristina enparantzatxoan. Publikoaren erabilerako geldituko ziren bi zatiak, beste zerbait egitea erabaki bitartean.
  • 1964-5-21. Fernando Arakistaini etxeetako zabor bilketa egiteko kargua eman zioten.
  • 1964-5-21. Azoka plaza handitzea erabaki zuten aho batez, Martzelo Guibert arkitektuaren proiektuan oinarrituta, eta horretarako diru laguntza eskatu zioten Diputazioari.
  • 1866-5-21. Suteetan erabiltzen zen moto-bonbara ura eramateko olanako ehun bat poltsa erostea onartu zuten. Antza denez, Gasteizen lor zitekeenez bakoitza 14 errealean, ondoren bikeztatu eta bustiezin geldituko ziren, erregidore batek bileran bertan aurkeztutakoa bezala.
  • 1860-5-21. Juan Amezua organoegileak idatzi zuen, hilaren 26rako parrokiko organo berria prest egongo zela esanez. Udalak erantzutea erabaki zuen, amaitutakoan jakinarazteko esanez.
  • 1837-5-21. Herriak tropari aurreratzen zizkion zatikoez hainbeste kexa jasotzea penagarria zela esan zuen Diputazioak, probintziko beste herriek bezalako laguntza jasotzen baitzuen. Kexa berri baten aurrean herriak bi soldaduri zatikorik ez ematea erabakiko zuen, eta beste sarjentu bat ere inolako laguntza eskaini gabe utzi omen zuen herriak bere zaldia gaixotu zenean.
  • 1713-5-21. Martin Abaria maisuak, erre zitzaion LarraƱaga baserria berriro altxatzeko eskaera egin zuen. Derrama kobratu nahi bazuen, aurrez sinatzea derrigorrezkoa zela jakinaraztea erabaki zuen Udalak. Zera sinatu behar zuen: jasotzen zuen laguntza baserria berritzeko izango zela eta ordenantzek agintzen zuten denboraren barruan egingo zuela.
  • 1713-5-21. Gregorio Aranburu eta Aszensio Larrar harginek zera jakinarazi zuten: San Agustin komentuan ari ziren langintzarako harri asko zutela harrobietan prestaturik baina, garraiobiderik ez zutenez, ezin zutela aurrera jarraitu. Zerbait egitea erabaki zuten, lana atzeratu ez zedin.
  • 1706-5-21. Espainiako monarkia nola zegoen esanez albistea eman zuen Diputazioak, Soraluzetik Gaztelan barnera armada sartu zenean. Elizaren bidez deitzea erabaki zuten 18 urtetik 60 urte bitarteko gizaseme herritar eta biztanle guztiei, Trinitate egunean armak eskuetan zituztela, arratsaldeko ordu bietan bil zitezen. Armarik ez zutenek ere berdin agertu beharko zuten, guztien zerrenda osatzeko, baldin behintzat zigor gogorra jaso nahi ez bazuten.
  • 1706-5-21. Ehun erreal ordaindu zizkioten Felipe Zubimendiri parrokiko gangak garbitu zituelako, 140 ofizial lanean jarrita.
  • 1690-5-21. Tomas Leiarizti maisuak alondegian egindako obrak ikusi eta tasatzea agindu zioten horretarako izendatutako batzordeari.
  • 1537-5-21. Juan Martinez Alzagak bere alaba Frantziskari utzitako ondasunen artean, Obiaga baserria izendatu zuten.
  • 1388-5-21. Aita santu Klemente VII.ak Azpeitiko erretoretzako Pelegrino Gomez izendatu zuen, baina herriak ez zuen ontzat hartzen.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan