Sokamuturraren eskultura konpontzera eraman dute

Nerea Uranga 2024ko api. 30a, 11:11

Done Jakue kalean sokamuturraren eskultura kenduta. (Nerea Uranga)

Done Jakue kaleko sokamuturraren eskultura apurtu egin zuten iazko urrian, eta hilabete geroago, haizeteak kale horretan zegoen Gernikako arbola bota zuen, eta kalteak eragin zizkion eskulturari. Orain, eskultura konpontzeko bere lekutik kendu du udalak.

Done Jakue kaleko sokamutilaren eskultura bere lekutik kendu zuen atzo Azpeitiko Udalak, konpontzera eramateko. Konpontzeko zenbat denbora beharko duten ez du zehaztu erakundeak. Eskultura osatzen duten sokamutila eta zezena daude konpondu beharrean, udalak adierazi duenez. Eskultura bere onera ekartzeko zenbat denbora beharko duten ez du zehaztu erakundeak.

Iazko urrian ezkerreko besoa eta soka puska bat apurtuta zituela agertu zen Done Jakue kaleko sokamuturraren brontzezko eskultura. Azaroan, berriz, haizetearen ondorioz, kale horretan zegoen Gernikako arbolaren kimua erori zen eskulturaren gainera, eta zezenaren irudiari hainbat kalte egin zizkion.

Sokamuturraren eskultura Javier Iraeta eskultorearena da, eta 2002ko Jai Karnabalean inauguratu zuten Done Jakue kalean.  Inauguratu eta hamar urtera ere, 2012ko urtarrilean, ezkerreko besoa moztuta agertu zen.