Politika

Abenduaren 9an Bakegileek Parisen egingo duten mobilizaziora autobusa antolatu dute

Uztarria.eus | 2017-11-15 : 15:11 | Politika

Manifestazioan, Frantziako Gobernuari eskatuko diote urratsak egin ditzala "presoek pairatzen dituzten salbuespen neurriak bertan behera uzteko". Azaroaren 30a baino lehen eman behar da izena autobuserako, Orkatz, Kantoi, Lorea eta Urola express tabernetan. Trenean joateko plaza batzuk ere badaude.

 

Memoriaren Eguna dela eta, elkarretaratzea deitu du Azpeitiko Udalak biharko

Uztarria.eus | 2017-11-09 : 18:33 | Politika

Bihar Memoriaren Eguna dela eta, Azpeitiko Udalak elkarretaratzea deitu du 12:00etarako, plazan. Bost minutuko kontzentrazioa izango da, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin die udalak.

 

Azpeitiko EAJk bihar egingo du azaroko batzarra

Uztarria.eus | 2017-11-06 : 13:20 | Politika

Batzokian izango da, 20:00etan hasita.

Kataluniako Gobernuko hainbat kideren espetxeratzea gaitzetsi dute Udalak eta 300 inguru herritarrek

Uztarria.eus | 2017-11-03 : 19:26

Generalitateko agintari politikoak espetxeratu izana salatzeko, elkarretaratze isila egin dute Azpeitiko Udalak eta 300 bat herritarrek, plazan. Udalak deitu du kontzentrazioa, eta 19:00etan hasi da. Ordurako jendetza bildu da ...

Generalitateko agintarien espetxeratzeak salatzeko, elkarretaratzea deitu du Udalak

Uztarria.eus | 2017-11-03 : 09:29 | Politika

19:00etan egingo dute kontzentrazioa, plazan. Giltzapean daude atzo arratsaldetik Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordea, eta Jordi Turull, Josep Rull, Raul Romeva, Joaquim Forn, Carles Mundo, Dolors Bassa eta Meritxell Borras kontseilariak. 

Zapatuko Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus | 2017-11-02 : 11:51 | Politika

15:30ean abiatuko da autobusa, anbulatorio aurretik. Interesatuek Orkatzen, Kantoin eta Berdien eman dezakete izena.

 

Gaztetxeko kideek ere babesa agertu diote Eneko Ibarguren 'Kurku'-ri

Uztarria.eus | 2017-10-29 : 19:13

Azpeitiko Gaztetxeko hainbat kidek "elkartasun osoa" adierazi diete Eneko Ibarguren Kurkuri eta gainerako 48 auzipetuei. Izan ere, epaiketaren datarik ez badago ere, fiskalak zigor eskaera gogorrak egin ditu Herrirako ...

Kataluniako Errepublikari ongietorria eman diote herritarrek

Uztarria.eus | 2017-10-28 : 11:46

Katalunia estatu independente deklaratu zuen atzo parlamentuak, eta Kataluniako Errepublikari ongietorria emateko hainbat ekitaldi egin zen han eta hemen. Azpeitian, esaterako, dozenaka lagun elkartu ziren plazan, eta horiek estatu independente ...

Kataluniaren aldeko brindisa egingo dute gaur plazan

Uztarria.eus | 2017-10-27 : 17:03

Independentzia deklaratu du Kataluniako Parlamentuak gaur eta Azpeitian aldarrikapen hori ospatzeko eta Katalunia zoriontzeko deia zabaldu dute. Albistea jakin bezain pronto itxafero hotsak entzun badira, arratsean Kataluniaren alde topa egitera ...

Eneko Ibarguren 'Kurku'-ri babesa adierazi dio Elkar-ekinek

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | 2017-10-27 : 14:36 | Politika

Elkar-ekineko kide den Eneko Ibarguren 'Kurku' azpeitiarrak 13 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigor eskaera ...

Etxean aurkeztu dute 'Pasaiako badia'

Uztarria.eus | 2017-10-27 : 12:27 | Politika

 

Asteartean Iruñean estreinatu ondoren, Azpeitira iritsi zen atzo iluntzean Pasaiako badia dokumentala. Espainiako Poliziak 1984ko martxoaren 22an Pasaian hil zituen Komando Autonomo Antikapitalistetako Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari ...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Iñaki Errazkin: "Ausarkeria handiak eskarmentu handia merezi du, eta mezu hori gure bidez bidali nahi dute"

Gipuzkoako Hitza | 2017-10-27 : 10:55 | Politika

Errauste planta gelditzea "ondo oinarrituta eta juridikoki zein teknikoki justifikatuta" zegoela diote, baina uste dute erabaki hark min egin zuela eta hori ordainarazi nahi dietela. Gipuzkoako Hitzak Iñaki Errazkin Ingurumen diputatu ohia eta Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko lehendakari ohia elkarrizketatu ditu.

 

Iruñean aurkeztu dute 'Pasaiako badia' dokumentala

Uztarria.eus | 2017-10-25 : 11:39 | Politika

Atzo iluntzean aurkeztu zuten Pasaiako badia dokumentala Iruñeko Golem Baiona zinema aretoan. Xabier Otamendik, Yuri Agirrek eta Erik Aznalek egindako ikus-entzunezkoaren estreinaldian jendez leporaino bete zen aretoa, eta bertaratutako ...

Azpeitiko Ernaik elkartasuna adierazi die 48 auzipetuei

Erabiltzailearen aurpegia Ernai | 2017-10-25 : 10:11 | Politika

Beste makroepaiketa batek kolpatu du Euskal Herria. Estatuaren aparatu errepresiboak herritar guztion eskubide zibil eta politikoak zapaltzen jarraitzen dute beste behin. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde lan egin duten ...

Artxibatu ezin diren testigantzak, argitara

Uztarria.eus | 2017-10-24 : 13:26 | Politika

Bi urte inguruan egindako lanak eman du bere fruitua, eta gaur, urriak 24, aurkeztuko dute Pasaiako Badia dokumentala Xabier Otamendik, Yuri Agirrek eta Erik Aznalek, 20:00etan hasita, Iruñeko Golem Baiona zinema aretoan. Aurrez ikusi gabeko irudiak eta inoiz entzun gabeko testigantzak bildu dituzte ordu eta zazpi minutu irauten duen ikus-entzunezkoan. Dokumentalaren finantzaketa kolektiboan lagundu zutenek Internet bidez dokumentala ikusteko aukera izan zuten bart gauean. Ikus-entzuleek plazaratu dituzte aurreneko erreakzioak sarean, eta lana "hunkigarria", "ona" eta "beharrezkoa" dela diote. Estreinaldiaren atarian, "urduri baina oraindik sinetsi gabe" daude dokumentalaren egileak. 

 

Fiskalak 13 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Eneko Ibargurenentzat

Uztarria.eus | 2017-10-23 : 17:21 | Politika

Herrirako kidea zen Ibarguren, eta 2013ko irailaren 30ean atxilotu zuen Guardia Zibilak elkarte horren aurka egindako operazioaren barruan. Talde terroristako kide izatea eta terrorismoa goratzea leporatu diote Ibargureni, eta kartzela zigor eskaeraz gain, 4.800 euroko isuna eta gaitasungabetzea galdegin du azpeitiarrarentzat. "ETAren espetxe frontea" osatzea leporatzen diete auzipetuei, eta oraindik ez dute jakinarazi epaiketaren data.

 

Iñaki Errazkin auzitara eramatea salatu du 2011-2015eko Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Kontseiluak

Uztarria.eus | 2017-10-23 : 14:36 | Politika

GHK-k hilaren 16an iragarri zuen Errazkin Ingurumen diputatu ohiaren eta Ainhoa Intxaurrandieta kontsortzioko aurreko lehendakariaren aurka joko duela, 2013an Zubietako errauste plantaren proiektua geldiarazteagatik. GHK-ren erabakiaren aurrean adostasuna erakutsi zuten EAJk eta PSE-EEk. Bi alderdi horien jarrera eta erabakia "lotsagarria" izan dela salatu dute 2011tik 2015era Foru Aldundiko Diputatu Kontseilua osatu zuten kideek, eta babesa erakutsi diote Errazkini eta Intxaurrandietari. 

 

Ibon Iparragirre preso gaixoaren giza-eskubideak errespetatzeko eta libre uzteko eskatu du Udal Gobernuak

Uztarria.eus | 2017-10-20 : 10:23 | Politika

Iparragirreren egoerak "eskatzen duen azkartasun eta larritasuna kontuan izanda", Udalak dagokien eragileei eskatu die "arduraz" jokatzeko. Era berean, Ibon Iparragirreren eta gaixo dauden preso guztien askatasuna aldarrikatu du.

Argia ikustear da 'Pasaiako Badia' dokumentala

Uztarria.eus | 2017-10-19 : 11:25 | Politika

Datorren asteartean, hilaren 24an, aurkeztuko dute Pasaiako Badia dokumentala, Iruñeko Golem Baiona zinema aretoan, 20:00etan, eta emanaldiaren atarian, bigarren trailerra kaleratu du Oinatzak Produkzioak. 

Yuri Agirre, Xabier Otamendi ...

Ibon Iparragirre larriki gaixo dagoen presoa askatzea eskatu dute epaitegiaren aurrean

Uztarria.eus | 2017-10-18 : 22:27

Kalera Kalera dinamikak deituta, dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Azpeitiko epaitegiaren aurrean. Heriotz zigorrik ez, Ibon kalera lelopean egin dute kontzentrazioa; izan ere, preso ondarrutarraren osasun egoerak okerrera egin ...

Emaitzak: 1529 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 74 75 76 77