Ihintza Elustondo kazetaria Joxe Takolo Bekaz, Euskadi Irratian

Atzo, astelehena, Euskadi Irratiako Mezularia saioan izan zen Ihintza Elustondo Uztarriako kazetaria. Tokikom Tertulia atalean hitz egin zuen azpeitiarrak, Azpeitiko Udalak banatu berri duen Joxe Takolo Bekaz hitz egiten. Hain zuzen ere, Mikel Zabaltza eta Alberto Fernandez mendizaleek jaso dute beka, Himalayan dagoen Drangnac mendira egingo duten espedizioaren proiektua tarteko. Ainhoa Etxebeste Mezulariako kazetariak eta Elustondok hainbat galdera egin zizkioten atzoko saioan Alberto Fernandez mendizaleari.

Uztarria Komunikazio Taldeko kazetariak aldian behin parte hartzen dute Mezularia saioaren Tokikom Tertulia atalean, eta Azpeitiko hainbat gai izaten dute hizpide tarte horretan. Honako lotura honetan entzun daiteke atzoko saioa.