Haujijijai Batzordea

 

Umeen Egunean izena eman dezakete haur zein begiraleek

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2012-07-10 : 11:59 | Festak

Izena emateko mahaia jarriko dugu honako egun eta orduetan: uztailak 12, osteguna, eta uztailaren 13an, Betharram ikastetxeko jolastokian, 13:00etan. Arratsaldean, berriz, 17:00etatik 19:00etara izango da izena emateko mahaia, herriko plazan. Zapatuan 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara plazan eman ahalko da izena.

Trikitilariek asteazkenean eman ahalko dute Marea Arroxarako izena

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2012-07-09 : 11:00 | Festak

Saninazioak geroz eta gertuago ditugun honetan, festa giroan eta prestaketetan murgiltzen hasita gaude. Uztailaren 30ean, San Inazio bezperan, txupinazoaren ondoren, 12:00ak aldera, kalejiran ibiliko gara, nork bere abileziak erakutsi eta herria umorez eta festa giroz janzteko.

Hirugarren juntadizoa, gaur

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2012-07-03 : 17:05

Badira hiru aste HaujijiJAI festa batzordea saninazioak antolatzeko juntadizoak egiten hasi zela. Gaur, asteartea, hirugarren bilkura izango da plazan, 21:00etatik aurrera. Animatu eta azaldu plazara! 

Bigarren juntadizoa, gaur

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2012-06-26 : 11:05

Gaur, asteartea, egingo du HaujijiJAI Batzordeak saninazioak antolatzeko bigarren juntadizoa. 21:00etan hasiko da bilera, plazan. Festak gerturatzen ari direla-eta, herritarrak juntadizoan parte hartzera animatu ditu batzordeak.

Sanjoan bezperari itzala eginez

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2012-06-22 : 14:54

HaujijiJAI batzordeak Udalak beste eragileekin batera ekainaren 23rako, zapatua, antolatu duen ekimenaren inguruko iritzia plazaratu nahi du.

Batzordearen helburu nagusien artean dago auzo txikietako festak indartzea eta, beraz, hori du ...

Saninazioak antolatzeko lehenengo juntadizoa, eginda

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2012-06-20 : 12:20

Atzo, asteartea, egin zuten saninazioak antolatzeko lehenengo juntadizoa sanagustinpean, eta hogeita bost bat lagun elkartu ...

»» Erantzunak: 1 (nekane)

Haujijijai Batzordearen lehengo batzarra, gaur

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2012-06-19 : 12:11 | Festak

Gaur, asteartea, egingo du Haujijijai Batzordeak saninazioak antolatzeko lehenengo bilera. Plazan izango da batzar irekia, 21:00etan hasita. Animatu eta azaldu!

Emaitzak: 47 | Orriak: 1 2 3