Saninazioak 2016

San Inazio festen balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2016-08-09 : 09:20 | Festak

Pasa dira Azpeitiko festak. Eta urtero bezala, heldu da festen inguruan hausnarketa bat egiteko garaia ere.

 

Festetako laburpen bideoa ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2016-08-08 : 11:44 | Festak

Hona hemen saninazioetako laburpen bideoa. Egindako lanak bere fruituak eman dituelakoan gaude! Gozatu bideoa eta hurrengo bat arte!

Jendetsuak eta parte-hartzaileak izan dira Santio eta San Inazio jaiak

Urola Kostako Hitza | 2016-08-03 : 11:47 | Festak

Eraso sexistarik gertatu ez izana nabarmendu dute udalak eta Haujijijaik, eta balorazio ona egin dute aurrez eginiko lanketaz. Tabernariak ere gustura daude eginiko lanarekin.

Antzerkia, musa, kirola eta zezenak, saninazioetako azken arratsaldean

Uztarria.eus | 2016-08-01 : 20:07 | Festak

 

Festak ez du etenik izan saninazioetako azkenengo arratsaldean. Eguraldi eguzkitsua lagun, jende ugari ibili da batean eta bestean, San Inazio bigarreneko arratsaldeko egitarauaz gozatzen. Ohi bezala, ikusle asko elkartu ditu ...

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Agintariak eta elkarretaratzeak Loiolan, eta bakailao festa plazan

Uztarria.eus | 2016-08-01 : 15:17 | Festak

 

San Inazio bigarrenez urtero bezala gaur, abuztuak 1, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariek Azpeitiko Udalekoekin bat egin dute, Loiolako basilikan ospatu den mezara bidean egin den prozesio zibilean ...

»» Ikusi argazki guztiak (47)

Txomingeroak eta zezenketak, San Inazio arratsalderako

Uztarria.eus | 2016-07-31 : 19:35 | Festak

 

Txomingeroek jarri dute giroa kalean San Inazio arratsaldean. Plazako kioskoan egin duten bazkariaren eta haren aurretik zein ondoren, aurrena txarangarekin eta, gero, Eonian Elektrotxarangak lagunduta, umore ona nagusi izan da ...

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Elizkizunak, entzierro txikia eta musika San Inazio egunari ekiteko

Uztarria.eus | 2016-07-31 : 13:47 | Festak

 

Bezperako festa luzearen hondarrek eta zaindariaren eguneko jai egitarauaren aurreneko hitzorduek bat egin dute aurten ere San Inazio egunez Azpeitian. Euri langarra ari zuela-eta, eguneko lehen ekitaldi nagusia izan den ...

»» Ikusi argazki guztiak (39) »» Erantzunak: 1 (PelloAlkorta)

Festak eztanda eginda, hasi dira saninazioak

Uztarria.eus | 2016-07-30 : 12:42 | Festak

 

Eguerdiko hamabiak jotzearekin batera lehertu da gaur, uztailak 30, festa Azpeitian. Plaza jendez goraino zela, eta kolore arroxa nabarmentzen zela, bota dute txupinazoa Udal Musika Bandako eta Antxieta Jakintza Taldeko ...

»» Ikusi argazki guztiak (28)

Aurten ere entzierro txikia eta zezen txikiekin jolasak, Zezen Beltzek antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2016-07-30 : 09:37 | Festak

Aurten ere izango dira saninazioetan entzierro txikia eta zezen txikiekin jolasak, Zezen Beltz elkarteak antolatuta ...

Saninazioetaz gozatzen hasteko prest

Uztarria.eus | 2016-07-29 : 18:45 | Festak

Bihar, uztailak 30, hasiko diren festetarako azken prestaketa lanetan murgilduta dabil gaur Azpeitia. Zapatu eguerdian Udal Musika Bandako eta Antxieta Arkeologia Taldeko kideek botako duten txupinazoarekin hasi eta astearte goiza arte luzatuko dira aurtengo jaiak.

 

IƱigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Azpeitian izango da abuztuaren 1ean

Uztarria.eus | 2016-07-29 : 14:08 | Festak

San Inazio bigarrenez etorriko da Jaurlaritzako lehendakaria Azpeitira. Ana Oregi sailburua, Markel Olano Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia eta Denis Itxaso diputatua ere bertan izango dira.

 

Saninazioetan kontzertuak izango dira Orkatzen

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea | 2016-07-29 : 13:31 | Festak

Uztailaren 31n Glaukomako Juantxoren eskutik Ziribulio Soundek girotuko du Orkatz. Abuztuaren 1ean, aldiz, Xabi Solano, Pini, Dz eta Patxiku Ripiau igoko dira oholtzara, 23:30etik aurrera. 

 

Autobus zerbitzua indartu dute saninazioetan Azkoitira eta kosta aldera itzultzeko

Uztarria.eus | 2016-07-29 : 09:56 | Festak

Azpeititik Azkoitira, Zestoara, Zumaiara, Getariara eta Zarautzera joateko indartu dituzte autobus zerbitzuak. Zapatuan, igandean eta astelehenean izango dira ordutegi bereziak. Festak direla-eta autobus geltokiak aldatuko dituzte.

Artazi arroxak

Erabiltzailearen aurpegia Enok | 2016-07-29 : 09:46 | Festak

Artazi arroxak, kamiseta arroxak, kritika arroxak, balore arroxak, meritu arroxa, boluntario arroxak, arrakasta arroxa, eztanda ...

Hemen da eztanda arroxa!

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2016-07-28 : 16:29 | Festak

Haur, gazte zein heldu... guztiok batera egingo duzu eztanda arroxa! Ondo pasa festak, eta aske gozatu!

Eraso sexisten aurkako kanpaina jarri dute abian Udalak eta Marea Arroxak elkarlanean

Uztarria.eus | 2016-07-28 : 12:37 | Festak

Saninazioetan eraso sexistei "aurre hartzeko" hainbat neurri hartu dituzte, hiru lan lerrotan: Prebentzioa, arreta eta erantzuna. Helburua da herritarrek festez "libre eta seguru" gozatzea.

 

Hasi dira txosnaguneko prestaketa lanekin

Uztarria.eus | 2016-07-28 : 11:07 | Festak

 

Gaur, uztailak 28, goizean hasi dira txosnak eta estenatokia muntatzen Azoka Plaza atzean. Guztira, lau txosna eta jakien karpa jarriko dituzte txosnagunean. Ernaik, presoen eta iheslarien lagunek, Gaztetxeak eta Sortuk ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Aurkeztu dituzte saninazioetan toreatuko dituzten zezenak

Uztarria.eus | 2016-07-28 : 10:13 | Festak

 

Atzo, uztailak 27, San Inazio Festetan, uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean, toreatuko dituzten zezenen desenkajonamentua egin zuten Azpeitiko zezen-plazan. Bertan Ana Romero (Cadiz, Anzaluzia, Espainia), Cuadri (Huelva, Andaluzia, Espainia ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Herrikoak eta goi mailakoak eskutik ariko dira saninazioetako pilota jaialdietan

Uztarria.eus | 2016-07-27 : 16:00 | Kirolak

San Inazio egunean jokatuko da aurtengo profesionalen jaialdi bakarra, Izarraitzen; Daniel Murgiondo azpeitiar afizionatua ariko da lehen partidan, eta Irribarria eta Rezusta Olaizola II.aren eta Albisuren kontra estelarrean Abuztuaren 1ean, berriz, emakumezkoen eskuzko binakako partidak jokatuko dira lehen aldiz, Frontoi Txikian.

 

Zer da Marea Arroxa?

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2016-07-27 : 15:51 | Festak

Nola hasi zen festa herrikoien aldeko mugimendua Azpeitian? Nola funtzionatzen du Marea Arroxak? Zer da Marea Arroxa? Zein dira bere baloreak? Elkarlana da Marea Arroxaren osagai garrantzitsuena, eta zuk ere ...

Emaitzak: 32 | Orriak: 1 2