Haujijijai Batzordea

 

Animatu Marea Arroxa dantzan jartzera

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2017-07-27 : 13:16 | Festak

Aurtengoan ere Marea Arroxak hartuko ditu kaleak uztailaren 30ean, txupinazoa eta gero. Urtero bezala, kalejira musikatua izango da 12:05ean plazatik abiatuta, eta hainbat geldialdi egingo dituzte trikiti eta pandero ...

Marea Arroxa hasi da kamisetak eta herri bazkarirako txartelak saltzen

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2017-07-26 : 19:06 | Festak

 

Dagoeneko eskura daitezke uztailaren 30ean Marea Arroxak egin ohi duen herri bazkarirako txartelak. Gaur, uztailak 26, hasi dira txartelak zein festa herrikoien aldeko batzordearen kamisetan saltzen, plazan. Arratsaldez egongo da ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Asteazkenean hasiko da Marea Arroxa herri bazkarirako txartelak saltzen

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2017-07-24 : 12:17 | Festak

Haujijijaik asteazkenean, ostegunean eta ostiralean 17:00etatik 20:00etara jarriko du mahaitxoa, plazako arkupetan. Txartelez gain, Marea Arroxako kamisetak ere banatuko dira. 

 

"Euskal presoak, iheslariak eta deportatuak festetara" aldarria herrira iritsiko da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2017-07-19 : 11:15 | Festak

19:00etan euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko manifestazioa izango da plazatik abiatuta. 21:00etan, berriz, herri afaria eta ekitaldia egingo dira Frontoi Txikian. 

 

Astelehenean eta asteartean eman ahalko da Marea Arroxako Umeen Egunerako izena

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2017-07-14 : 12:31 | Festak

Joan den ikasturtean HH4 eta HH5, nahiz LH egin duten haurrek 12:00etatik 13:30etara eta 18:00etatik 20:00etara eman ahalko dute izena, plazako arkupetan. DBH1 eta DBH2 egin duten gaztetxoekin, berriz, batzar irekia egingo da plazako arkupetan, astelehenean, 19:00etan hasita. Uztailaren 23an izango da Umeen Eguna eta begirale aritu nahi dutenekin ere batzarra egingo da, hilaren 20an.

 

Festak antolatzeko batzarra izango da gaur, plazako arkupetan

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2017-06-20 : 10:44 | Festak

Festak eraikitzen hasita gaude, baina lan handia dago oraindik aurretik. Animatu zure alea jartzera, zure ...

Hala bazan eta ez bazan, hasi festak antolatzen, plazan

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2017-06-06 : 17:34 | Festak

Marea Arroxak batzarra deitu du gaurko 21:00etarako. Sanagustinpean, plazako arkupean, izango da bilkura, eta ...

Festak antolatzeko batzar irekia egingo du Marea Arroxak asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2017-05-31 : 10:57

Ekaina ate joka dago. Behin ekainean murgildutakoan, berehala sartzen gara uztailean, eta konturatzerako sanferminak ospatzen ari gara. Saninazioak ere uste baino azkarrago iristen dira. 

Horregatik, Marea Arroxa martxan hasteko garaia ...

Marea Arroxak saninazioak antolatzeko lehenengo batzarra egingo du ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2017-05-08 : 16:52 | Festak

Plazako arkupetan izango da batzarra, 21:00etan hasita. Marea Arroxak herritar guztiei dei egi die beren iritziak emanteko bilerara hurbil daitezen. 

 

San Inazio festen balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2016-08-09 : 09:20 | Festak

Pasa dira Azpeitiko festak. Eta urtero bezala, heldu da festen inguruan hausnarketa bat egiteko garaia ere.

 

Festetako laburpen bideoa ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2016-08-08 : 11:44 | Festak

Hona hemen saninazioetako laburpen bideoa. Egindako lanak bere fruituak eman dituelakoan gaude! Gozatu bideoa eta hurrengo bat arte!

Hemen da eztanda arroxa!

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2016-07-28 : 16:29 | Festak

Haur, gazte zein heldu... guztiok batera egingo duzu eztanda arroxa! Ondo pasa festak, eta aske gozatu!

Zer da Marea Arroxa?

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2016-07-27 : 15:51 | Festak

Nola hasi zen festa herrikoien aldeko mugimendua Azpeitian? Nola funtzionatzen du Marea Arroxak? Zer da Marea Arroxa? Zein dira bere baloreak? Elkarlana da Marea Arroxaren osagai garrantzitsuena, eta zuk ere ...

Gaur jarriko dituzte salgai herri bazkarirako txartelak

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2016-07-26 : 09:33 | Festak

Gaur eta bihar izango dira salgai txartelak plazako arkupean, 17:00etatik 19:30ak bitartean. 12 euro ordaindu beharko dira.

 

Txitximoreren mezua

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2016-07-22 : 15:04 | Festak

Festak gainean dira, festak gozatzeko gogoz gaude, eta aurten ere festen atarian Txitximorek gogora ekarri digu bere mezua: "Oraindik egoera askotan antzeman dezakegu sistema patriarkalaren eragina, gure esku dago betaurreko ...

Eraso sexisten aurkako protokoloaren azalpena izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2016-07-21 : 11:37 | Festak

Eraso sexisten aurrean erantzuteko protokoloa azaltzeko saioa izango da bihar, uztailak 22, Baigeran. 18:00etan ...

Ume Eguneko begiraleen bilera izango da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2016-07-20 : 13:36 | Festak

Gaur, asteazkena, Ume Egunean begirale lanetan arituko direnen batzarra izango da plazan, 19:00etatik aurrera ...

Gaur amaituko da Ume Egunerako izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2016-07-18 : 09:23 | Festak

2004tik 2012ra bitartean (bi urteak barne) jaiotako haur eta gaztetxoek eman beharko dute izena. 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara egongo da izena emateko mahaia plazan. 

 

"Marea Arroxaren indarraz, denak etxera" eguna izango da uztailaren 23an

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2016-07-15 : 13:18 | Festak

19:30ean euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko manifestazioa izango da plazatik abiatuta. Ondoren, luntxa egongo da plazan. 

 

Gaur zabalduko dute Ume Egunerako izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2016-07-14 : 09:42 | Festak

11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara bitartean izena emateko mahaia izango da plazan. Bihar, ostirala, eta astelehenean, hilak 18, ere egongo da izena emateko aukera. 

 

Emaitzak: 44 | Orriak: 1 2 3