Txitximoreren mezua

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | Festak | Bideoa
2016-07-22 15:04

Festak gainean dira, festak gozatzeko gogoz gaude, eta aurten ere festen atarian Txitximorek gogora ekarri digu bere mezua: "Oraindik egoera askotan antzeman dezakegu sistema patriarkalaren eragina, gure esku dago betaurreko moreekin begiradak argitzea eta eskularru gorriekin eraso sexistei ezezkoa ematea". Izan festetan edo izan egunerokotasunean, eraso sexistei erantzutea dagokigu. 

Gozatu festak askatasunez, dantzatu, kantatu, ligatu, kalabazak eman eta kalabazak jaso. Bizi jaiak topera, baina ez ahaztu betaurreko moreak janztea, ez ahaztu eraso sexistei eskularru gorriarekin erantzutea. Guk ez dugu inolako eraso sexistarik eta xenofoborik onartuko, eta halakoak gertatu ez daitezen lanean jarraituko dugu. 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa