Hezkuntza

Karmelo Etxegaraik, Urolak eta Ikasberrik asteburuan egingo dituzte ikasturte bukaerako jaialdiak

Uztarria.eus | 2017-06-13 : 12:20 | Hezkuntza

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Urola Ikastola BHIk ostiral iluntzean kiroldegian egingo dute ikasturte bukaerako jaialdia. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko kideek, berriz, egun osoko jaiaz gozatuko dute larunbatean.

 

2017-2018 ikasturtean herrian ikastaroak emateko proposamenak jasotzeko epea ireki du Hezkuntza Sailak

Uztarria.eus | 2017-06-08 : 15:15 | Hezkuntza

Proposamenak aurkeztu nahi dutenek ekainaren 30era arte izango dute horretarako aukera, udaletxeko sarrera erregistroan. Eskaera-orriarekin batera, ikastaroaren nondik-norakoak azalduko dituen txosten bat aurkeztu beharko da.

 

Bide berriari ekin dio Urola Lanbide Eskolak

Uztarria.eus | 2017-06-06 : 18:50 | Hezkuntza

Urola Lanbide Eskola izena hartu du Azkoitia-Azpeitia BHIko lanbide heziketak. Urola Lanbide Eskolako zuzendariak azaldu duenez, orain duten "lehentsasun handiena" da eraikina eta gelak egokitzea. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak esan du Udalarentzat "formazioa eta praktika elkartzeko, eta enpresekin lana lortzeko"  "ezinbesteko tresna" dela lanbide heziketa. 

 

Hasi dira jolastokia eraberritzeko lanak Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain

Uztarria.eus | 2017-06-06 : 18:04

Martxan dira Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko Haur Hezkuntzako eraikinaren jolastokia berritzeko lanak. Euskal Herria kaleko eraikinean, jolastokiaren zati bat altxatzen hasi dira dagoeneko, eta asmoa da datorren ikasturte hasierarako lan ...

Irudimena eta material birziklatua uztartuta egindako lanak, ikusgai

Uztarria.eus | 2017-06-05 : 19:20 | Hezkuntza

 

Gaur, ekainak 5, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna da. Horren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte herriko ikastetxeetako ikasleek eta Azpeitiko Udalak datozen egunetarako, tartean gaur ireki duten material birziklatuarekin egindako lanen erakusketa ...

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Araba Euskarazera joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik

Uztarria.eus | 2017-06-05 : 11:35 | Hezkuntza

Ekainaren 18an, igandez, ospatuko da Arabako ikastolen aldeko festa Bastidan, eta urtero bezala, Azpeititik joan-etorria egin nahi dutenentzat autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik. 

09:00etan irtengo da autobusa anbulatorio ...

Erasmus + truke programa abiatu dute, GazteArt proiektuaren barruan

Uztarria.eus | 2017-06-02 : 10:31 | Hezkuntza

Deialdia bailara osorako bada ere, lehentasuna azpeitiarrek izango dute. Izan ere, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak, eta Zizurkilgo Udalak osatu dute GazteArt proiektua, Italiako Napoli hiriko ENNEA elkartearekin batera. Izen ematea ekainaren 5etik 30era egin beharko da.

 

Hazparnen izan dira Urola Ikastolako ikasleak

Uztarria.eus | 2017-06-01 : 11:58

Maiatzaren 23an, Urola Ikastolako ikasleek Hazparnera bidaia egin zuten urtero bezala. Aurtengoan, 30. urteurrena aitzakia hartuta, plan "aberatsagoa" egin zutela azaldu dute. 

Lehenik, Elyuhar kolegioko hezkuntza erakundearen jarduna ezagutu zuten ...

Urola Ikastolako ikasleak Eurocité Kongresuan izan dira

Uztarria.eus | 2017-05-29 : 10:22

Azpeitiko Urola Ikastolako DBHko 4. mailako frantseseko ikasleak Eurocité Kongresuan izan dira aurtengoan ere, eta Irungo Ficoba kongresu jauregian aurkeztu dituzte beren bizipenak. Ehunka ikasleren aurrean beren esperientziak frantsesez partekatu ...

Ibilaldia 2017ra joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik

Uztarria.eus | 2017-05-19 : 17:19 | Hezkuntza

Autobuserako izen-ematea ikastolako idazkaritzan egin behar da, maiatzaren 26ko 13:00ak baino lehen, 12 euro ordainduta.

 

Iraurgi Astea agurtu dute, hurrengo urtera arte

Uztarria.eus | 2017-05-19 : 16:45 | Hezkuntza

 

Joan den astelehenean, maiatzaren 15ean, hasi ziren Iraurgi Astea ospatzen ikastetxeko irakasleak, ikasleak eta gurasoak. Bost egunez, ez zaie falta izan zer egin eta zertaz gozatu. Hala, antzerkiak, hitzaldiak, pailazoen ...

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Azpeitia herri hezitzailea izan dadin pausoak ematen jarraitzeko, bilera deitu dute astelehenerako

Uztarria.eus | 2017-05-18 : 15:43 | Hezkuntza

Maiatzaren 6an egin zen Herri Hezitzailea jardunaldia "motz" gelditu zela iritzita deitu dute bigarren bilkura. Xedea da Azpeitia herri hezitzailea izateko urratsak egiten jarraitzea. Edonork har dezake parte asteleheneko bileran. 

 

Eskola kirola bultzatzeko hitzarmena sinatu dute ikastetxeek eta Udalak

Uztarria.eus | 2017-05-16 : 15:44

Azpeitiko Udalak eta herriko ikastetxeek eskola kirola bultzatzeko konpromisoa berresteko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren helburua da ikastetxe guztien artean eskola kirola dinamizatzea, agenda diseinatzea eta ikasturteko ekintzetan koordinatuta aritzeko ...

Karmelo Etxegaraiko irakasleen gehiengoak egin du bat gaurko greba deialdiarekin

Uztarria.eus | 2017-05-16 : 13:51 | Hezkuntza

Urola Ikastolan, aldiz, irakasleen gutxiengoa batu da hezkuntza publikoaren sarean deitu duten lanuztera. ELAk, LABek eta Steilasek egin dute grebarako deialdia, eta CCOO ere gehitu zaie. Gaurko mobilizazioaren bitartez, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diote neurriak har ditzala hezkuntza publikoaren kalitatea hobetzeko.

»» Erantzunak: 1 (erabiltzailea)

Aritz Badiola eta Jokin Maiz sarituak izan dira EHUko Udaberriko Matematika Lehiaketan

Uztarria.eus | 2017-05-15 : 18:56 | Hezkuntza

Bi azpeitiarrek ostiralean jaso zituzten sariak EHUren Bizkaiko campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Guztira, 437 ikaslek hartu zuten parte lehiaketan.

 

Udalak 1.500 euroko laguntza eman dio Seaskari, lanbide heziketa sustatzeko

Uztarria.eus | 2017-05-15 : 13:14

Azpeitiko Udalak 1.500 euroko laguntza eman dio Seaskari, Herri Urratsen bidez, Ipar Euskal Herriko ikastolen sareak martxan jarri zuen lanbide heziketako eskaintza sustatzeko. Atzo, maiatzak 14, ospatu zen aurtengo ...

Astelehenean hasiko da ekintzaz betetako Iraurgi Astea

Uztarria.eus | 2017-05-12 : 11:27 | Hezkuntza

Ekitaldiz jositako Iraurgi Astea antolatu dute beste urte batez. Hitzaldiak, jolas kooperatiboak, kirol txapelketak, ipuin kontalariak eta antzerki emanaldiak izango dira, besteak beste, Iraurgiko ikasle, irakasle eta gurasoei zuzenduta.

 

Klima aldaketaz landu dituztenak aurkeztu dizkiote Udalari herriko ikasleek

Uztarria.eus | 2017-05-11 : 18:30 | Hezkuntza

 

Ikasturte amaiera gerturatzean ari den honetan, urtero egin ohi duten bezala, Agenda 21 egitasmoan parte hartzen duten herriko ikastetxeetako ikasleak udaletxean izan dira, gaur, osteguna. Bertan, Eneko Etxeberria alkateari eta ...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Bihar itxiko da Herri Urratsera joateko autobusean izena emateko epea

Uztarria.eus | 2017-05-11 : 13:20 | Hezkuntza

Biharko 13:00ak baino lehen eman behar da izena Azpeitiko Ikastola Ikasberriko idazkaritzan. Izen-ematea 12 euro ordaindu beharko da. 

 

Bertan behera gelditu da 'Azken gailu teknologikoak ezagutu' hitzaldia

Uztarria.eus | 2017-05-10 : 17:06 | Hezkuntza

Hilaren 18rako antolatu zuen hitzaldia Azpeitiko KZ guneak, baina hainbat arrazoirengatik bertan behera utzi dutela jakinarazi dute.

 

Emaitzak: 444 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 20 21 22 23