KZguneko urtarrileko ikastaro eskaintza ezagutarazi dute

Iraia Oteiza 2023ko abe. 26a, 17:25

36 ikastaro eskainiko dituzte guztira, eta horietatik 15 euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurre, bideokonferentziaz edota urruneko modalitatean.

Azpeitiko KZgunean urtarrilean emango dituzten ikastaroen berri eman dute dagoeneko, eta horietako ikastaroren batean izena eman nahi duenak irekita du aukera. 36 ikastaro eskainiko dituzte guztira datorren hilean, eta horietatik 15 euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurre, bideokonferentziaz edota urruneko modalitatean.

Hauek dira urtarrilean KZgunean euskaraz egin ahalko diren ikastaroak:

  • Komunikazio ez-presentzialerako tresnak
    • Urrunekoa.
    • 10 ordu.
    • Urtarrilaren 22tik 31ra.
  • Gozatu zure denboraz gaitasun digitalen bidez
    • Aurrez aurrekoa.
    • 10 ordu.
    • Urtarrilaren 22tik 26ra, 11:00tatik 13:00etara.
  • Bultzatu zure lan-ibilbidea gaitasun digitalen bidez
    • Urrunekoa.
    • 10 ordu.
    • Urtarrilaren 22tik 31ra.
  • Online izapideak Osakidetzarekin
    • Aurrez aurrekoa.
    • 4 ordu.
    • Urtarrilaren 29an eta 30ean, 09:00etatik 11:00tara.
  • BakQ ziurtagiria
    • Aurrez aurrekoa.
    • 2 ordu.
    • Urtarrilaren 31n, 09:00tatik 11:00tara.
  • Online izapideak Osakidetzarekin
    • Bideokonferentzia.
    • 4 ordu.
    • Urtarrilaren 18an eta 19an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Google Argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak
    • Aurrez aurrekoa.
    • 4 ordu.
    • Urtarrilaren 4ean eta 5ean, 16:00etatik 18:00etara.
  • Atera argazkiak une bakoitzerako zure Smartphonearekin
    • Aurrez aurrekoa.
    • 4 ordu.
    • Urtarrilaren 16an eta 17an, 11:00tatik 13:00etara.
  • Argazkiei ukituak eman zure Smartphonearekin
    • Aurrez aurrekoa.
    • 4 ordu.
    • Urtarrilaren 18an eta 19an, 11:00tatik 13:00etara.
  • Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu
    • Aurrez aurrekoa.
    • 4 ordu.
    • Urtarrilaren 2an eta 3an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin
    • Aurrez aurrekoa.
    • 2 ordu.
    • Urtarrilaren 15ean, 11:00tatik 13:00etara.
  • Google Traductor. Testuak eta web orriak itzuli
    • Aurrez aurrekoa.
    • 2 ordu.
    • Urtarrilaren 31n, 16:00etatik 18:00etara.
  • Googleko dokumentuak. Sortu zure testuak hodeian
    • Aurrez aurrekoa.
    • 4 ordu.
    • Urtarrilaren 29an eta 30ean, 16:00etatik 18:00etara.
  • Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu
    • Aurrez aurrekoa.
    • 2 ordu.
    • Urtarrilaren 12an, 11:00tatik 13:00etara.
  • Erosketa eta ordainketa segurua Interneten
    • Bideokonferentzia.
    • 4 ordu.
    • Urtarrilaren 3an eta 4an, 11:00etatik 13:00etara.

Izena emateko

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.