Hizkuntzaren sustapena eta herri izaeraren transmisioa ardatz dituen galdera-erantzunen jokoa da Xapokeitan, eta Azpeitiko Udalak eta Uztarriak elkarlanean landu dute. Azpeitiar peto-petoa al zaren jakiteko lehiaketa.
Xabier eta Koldo Aldalurrek irabazi dute Xapokeitan lehiaketa

Erredakzioa 2023 mai 13 Azpeitia

Aldalur aita-semeek Bertan merkatari elkartearen ehun euroko bi bonu eta bertako produktuz osatutako bi otarre jaso zituzten. Gainera, jolasean parte hartu duten herritar guztien artean hamar sari zozkatu ditu Uztarriak.