Karnabalak 2023

Beste Astelehen Karnabal ahaztezin bat

Aitziber Arzallus - Maialen Etxaniz - Urtzi Oteiza 2023ko ots. 21a, 16:20

Banaka, binaka zein taldeka, sormena eta irudimena erakutsi zituzten azpeitiarrek Astelehen Karnabal iluntzerako prestatutako mozorroetan.

Ohiko mozorroez gainera, irudimen handikoak eta landuak atera zituzten azpeitiarrek Astelehen Karnabal iluntzean kalera. Karroza ikusgarriak ere atera zituzten, mozorroa osatuz. Festa giro bikaina sortu zen Azpeitiko Alde Zaharreko kaleetan, eta jendetza ibili zen. Bitartean, plazan, Oihan Vega DJarekin dantzaldia izan ze, eta perkusio taldeak ere ibili ziren kaleak girotzen.