Karnabalak 2023

Irudimen erakustaldia egin dute azpeitiarrek

Aitziber Arzallus 2023ko ots. 20a, 22:00

Banaka, binaka zein taldeka, mozorro original eta karroza ikusgarriak atera dituzte azpeitiarrek kalera Astelehen Karnabal iluntzean. Gauerdian egingo dute mozorrorik onenak saritzeko ekitaldia, plazan.

Denetariko mozorroak eta festa giro bikaina, horrelaxe borobildu daiteke uneotan Azpeitiko kaleetan dagoena. Irudimenez betetako jantziak eta karroza ikusgarriak atera dituzte herritarrek kalera, eta Alde Zaharrean zehar ikuskizuna ematen ari dira zenbait kuadrilla. Haiei begira, jendetza dabil kalean gora eta behera. Gauerdian egingo dute mozorrorik onenak saritzeko ekitaldia, plazan.