Karnabalak 2023

October Festak eta Tiffanyk jaso dituzte mozorro lehiaketako sari nagusiak

Erredakzioa 2023ko ots. 21a, 09:30

Epaimahaia ilutzean aritu zen mozorroak baloratzen, eta gauerdian eman zituen sariak Azpeitiko Udalak. Taldekako lehen bi sariak October Festentzat izan ziren, eta hirugarrena, Uztarriaren tonbola irudikatu zuen taldearentzat. Bakarkako saria, berriz, Tiffanysentzat izan zen, eta bigarrena, Botonesarentzat.

Irudimena landu zuenik izan zen atzo herrian, eta horren erakusle izan ziren kalean ikusi ahal izan ziren askotariko mozorroak. Asko izan ziren landutako mozorroak soinean zituztela atera ziren herritarrak, baita taldeko mozorroak egin zituztenak ere.

Epaimahaia ilutzean aritu zen mozorroak baloratzen, eta gauerdian eman zituen sariak Azpeitiko Udalak. Ohiko moduan, bakarkako zein taldekako sariak banatu zituzten plazako kioskoan, baita jai giroko taberna onenaren saria ere.

Atzo gehien errepikatu zen taldekako mozorroa October Festa izan zen, eta hain zuzen ere, taldekako bi sariak mozorro hori aitzakia hartuta kalera atera ziren herritarrek jaso zituzten. Hirugarren saria, berriz, Uztarriaren tonbola irudikatu zuten herritarrek eskuratu zuten, eta laugarrena, Quinzeañerak izenburupean atera zirenek.

Banakako mozorro ederrak ere ikusi ahal izan ziren. Lehen saria Tifanissek eskuratu zuen, eta bigarrena, Botones izeneko herritarrak. Aldiz, hirugarren saria Argiñanorentzat izan zen. Karnabal giroan oinarritutako taberna onenaren saria, berriz, Amaiarentzat izan zen.

Erlazionatuak