Bertsoen amarauna josten

Uztarria.eus 2017ko mai. 2a, 12:13
Leire Ostolaza Azpeitiko Erniarraitz Bertso Elkartean entseatzen. (Ainitze Agirrezabala)

Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoa jokatuko du Azpeitiko Erniarraitz 1 taldeak. Hilaren 6an dute hitzordua Alegiko pilotalekuan, 17:30ean hasita.

Behin ikasiz gero, luzaroan erabili gabe egonagatik, sekula ahazten ez den kontua da bizikletan ibiltzea. Bertsoarekin ere halako zerbait gertatzen dela esatea ez da gehiegi puztea. Hitzak josiz bertsoa osatzeko etorria duenak, nahiz eta ariketa horiek denboran baztertuta izan, herdoila aise galtzen du. Halako zeozer gertatu zaio Leire Ostolaza (Azpeitia, 1978) bertsolariari. Dozena bat urte eman ditu oholtzara igo eta bertsotan egin gabe, baina Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketan parte hartzen ari da, Azpeitiko Erniarraitz 1 taldearekin. Eta saioz saio langak gainditzen joan ostean, finalaurrekorako txartela eskuratu dute.

Gipuzkoan herriartekoa antolatzen duten bigarren aldia da aurtengoa, eta, hain zuzen, Ostolazak lehenbiziko hartan ere parte hartu zuen. "Duela 17 urte, 1999an, Sebastian Lizasorekin, Haritz Etxeberria Ministrorekin eta Andoni Larrañagarekin kantatu nuen, eta orduan ere finalaurrekora iritsi ginen". Bigarren edizio honetan parte hartzera Beñat Lizasok zirikatuta animatu da Ostolaza. "Uda ondorenean komentatu zidan Beñatek herriartekoa zetorrela eta elkarrekin kantatu behar genuela. Ni animatzen ez banintzen berak ere ez zuela kantatuko bota zidan, eta beharko baietz esan".

Erreportajea osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.