Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketaren finalerdira sailkatu da Erniarraitz 1 taldea

Uztarria.eus 2017ko api. 8a, 18:54
Erniarraitz 1 taldea, atzoko saioan. (Erniarraitz)

Xenpelar taldearen aurka neurtu zituen indarrak Azpeitiko taldeak, eta lehia estua izan zen bien artean.

Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketaren bigarren itzulia asteburuan amaituko da, eta Azpeitiko Erniarraitz 1 taldeak dagoeneko eskuratu du finalerdietarako txartela. Atzo gauean izan zuen Xenpelar taldearen aurkako saioa, Azkoitiko Tintoreri Elkartean, eta bi taldeen artean lehia estua egon bazen ere, azkenean Azpeitiko taldeak egin zuen aurrera.

Justu-justu irabazi zuen Erniarraitz 1 taldeak; 13 puntu lortu zituzten horiek, eta Xenpelar taldeak, berriz, 11 puntu. Elkartea goraino beteta zela abestu zuten bertsolariek, eta "maila oso ona" erakutsi zuten.

Maiatzaren 6an eta 13an izango dira finalerdiak, Alegian eta Bergaran, hurrenez hurren.