'Sanagustineko elkarrizketak' zikloaren laugarrena: Miren Odriozola

Uztarria.eus 2017ko ots. 10a, 10:35
None

2013 eta 2015 artean Aho Bizarrik Gabe egin ondoren, Erlo Telebistak, Azpeitiko Kultur Mahaiak, Kulturaz kooperatibak, Urola Kostako Hitzak eta Uztarria Komunikazio Taldeak elkarrizketa ziklo berri bat jarri genuen abian joan den ekainean: Sanagustineko elkarrizketak. Ziklo berrian, azpeitiar ezagunak izango dira elkarrizketatuak. 

Miren Odriozola (Azpeitia, 1944) internazionalista izan da Sanagustineko elkarrizketak saioko azken protagonista, eta Anartz Izagirre kazetaria izan da elkarrizketatzailea. El Salvadorko gerrilan bizitakoaz, internazionalismoaz, bere borroketan oinarritutako Laura esaten zioten liburuaz eta Euskal Herriko langile borrokaz aritu zen Odriozola, besteak beste. Urtarrilaren 9an egin genuen elkarrizketa, Sanagustin kulturgunean. Orain, Erlo Telebistaren goiko bideo honetan ikus daiteke, osorik. Elkarrizketa osoaren testua ere argitaratu dugu

Aurreneko saioan Jabier Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua izan zen elkarrizketatua. Azpeitiaz, haren ibilbideaz, ekonomiaz eta politikaz aritu ziren orduan. Bigarren elkarrizketatua Erika Olaizola aktorea izan zen eta hirugarrena Mikel Labaka. 

Sanagustineko elkarrizketak zikloko elkarrizketa guztiak, hemen:

1.-Jabier Larrañaga

2.-Erika Olaizola

3.-Mikel Labaka