'Sanagustineko elkarrizketak' zikloaren hirugarrena: Mikel Labaka

Uztarria.eus | Komunikabideak | Bideoa
2016-12-23 19:00

2013 eta 2015 artean Aho Bizarrik Gabe egin ondoren, Erlo Telebistak, Azpeitiko Kultur Mahaiak, Kulturaz kooperatibak, Urola Kostako Hitzak eta Uztarria Komunikazio Taldeak elkarrizketa ziklo berri bat jarri genuen abian joan den ekainean: Sanagustineko elkarrizketak.

Ziklo berrian, azpeitiar ezagunak izango dira elkarrizketatuak. Mikel Labaka (Azpeitia, 1980) Realeko futbolari ohia eta entrenatzailea izan da Sanagustineko elkarrizketak saioko azken protagonista, eta Enekoitz Esnaola kazetaria izan da elkarrizketatzailea. Futbolari bezala egindako ibilbideaz, elite mailako futbolaz edota bere iritziak agertzeagatik jasandako presioaz aritu zen hizketan Labaka, besteak beste. Abenduaren 12 egin genuen elkarrizketa, Sanagustin kulturgunean. Orain, Erlo Telebistaren goiko bideo honetan ikus daiteke, osorik. Elkarrizketa osoaren testua ere argitaratu dugu

Aurreneko saioan Jabier Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua izan zen elkarrizketatua. Azpeitiaz, haren ibilbideaz, ekonomiaz eta politikaz aritu ziren orduan. Hemen ikus daiteke elkarrizketa zikloaren aurreneko atala. Bigarren elkarrizketatua Erika Olaizola aktorea izan zen; elkarrizketa hori, hemen dago ikusgai. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa