The Friday's Crew, Verrater eta Ezten taldeen kontzertuetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2015ko abe. 11a, 13:03

The Friday's Crew taldearen azken diskoaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. Hemen gara da erantzun zuzena, eta Ander Arzamendik eta Meliton Santestebanek sarrera bana eskuratu dute.

The Friday's Crew, Verrater eta Ezten taldeek kontzertuak eskainiko diuzte bihar, zapatua, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita, eta Uztarriak kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean. Sarrera bana eskuratu dute Ander Arzamendik eta Meliton Santestebanek. 

The Friday's Crew taldearen azken diskoak nola izena duen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Hemen gara da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko. 

Salgai daude kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean edo Interneten. Sarrera hamar euro ordaindu beharko da.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.