Piztiak eta Trini Fox taldeen kontzertuetarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2015ko aza. 12a, 12:04

Zapatuan, azaroak 14, Sanagustin kulturgunean joko dute bi taldeek, 23:00etan hasita, Azpeitiko ikastolaren 50. urteurrenaren harira, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik antolatutako egitarauaren baitan. Uztarriaren bazkideek har dezakete parte zozketan, galdera honi erantzun zuzena emanda: Zein da Piztiak taldearen azken diskoaren izena? Erantzunak biharko, ostirala, 11:00ak baino lehen bidali behar dira uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta bihar bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Piztiak eta Trini Fox taldeek kontzertua eskainiko dute bihar, ostiralean, Azpeitiko ikastolaren 50. urteurrenaren harira, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik antolatutako egitarauaren baitan. Uztarria Komunikazio Taldeak kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Kontzertuak 23:00etan hasiko dira, Sanagustin kulturgunean.

Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nola du izena Piztiaken azken diskoak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Bihar, ostirala, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Salgai daude kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean edo Interneten. Sarrera bost euro ordaindu beharko da.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.