Piztiek hartuko dute Azpeitia

Urola Kostako Hitza 2015ko aza. 11a, 15:32
Piztiakekoak entsegu batean. (Eneritz Albizu Lizaso)

Azpeitiko ikastolaren 50. urteurrenaren harira, eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik antolatuta, kontzertua emango du Piztiak taldeak, Trini Fox-ekin batera. Ondarroako, Azpeitiko eta Azkoitiko musikariek osatzen dute Piztiak, eta 'U' lana aurkeztuko dute Sanagustinen.

Nina Hagen abeslari alemaniarraren  disko batekin hasi zen bidea. Ondarroako bi gazte ziren Txomin Uribe eta Josu Aranbarri, eta disko-jartzaile lanetan aritzen zen Uribe. "Ezagutzen ginen eskolatik, baina urtebeteko aldea genuenez, ez genuen inoiz hitz egin elkarrekin. Hagenen diskoa eman zidan saio batean, hura jar nezan, eta hor hasi zen guztia", azaldu du Txomin Uribe Piztiak taldeko gitarrista eta abeslariak. Hastapenetan, Aranbarri, Uribe eta haren anaia Kirmen Uribe ziren taldeko kideak, 1985 inguruan. "Ni izan nintzen Kirmenen lehen letrak abestu zituena. 13 urte zituen orduan", azaldu du Txomin Uribek.

Garai hura igarota, Piztiak izan aurretik, TU-k taldea sortu zuten Ondarroako eta Mutrikuko lau lagunek. Gaur gaurkoz, Uribe eta Aranbarriz gain, Peio Larrañaga Azkoitiko bateria-jotzailea eta Jesus Galan Azpeitiko gitarrista dira taldeko kide. U diskoa da beraien lan berriena, zazpigarrena, eta Durangoko Azokan jarriko dute salgai bigarren edizioa. Abesti berri batekin aterako dute edizio berria.

Erreportaje osoa Urola Kostako Hitza-ren webgunean.