Mertxe Urtuzagaren hitzaldia ikasleentzat

Uztarria.eus 2015ko ira. 25a, 18:06

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 40. urteurrena gogoratzeko antolatutako egitarauaren barruan, gaur eguerdian herriko ikastetxeetako hainbat ikasle plazan elkartu dira, bertan Mertxe Urtuzagak -Angel Otaegiren lehengusua- emandako hitzaldia entzuteko. Egunotan herriko hainbat txokotan ikusgai jarriko duten erakusketaren aurrean eman ditu azalpenak Urtuzagak.