Mertxe Urtuzaga: "Ez genuen pentsatzen biktima bezala hartuko zituztenik, eta sorpresa izan zen"

Uztarria.eus 2015ko ira. 25a, 12:33

Igandean, irailaren 27an, 40 urte beteko dira Francoren erregimenak Angel Otaeginuarbetarra eta Juan Paredes Manot Txiki zarauztarra, FRAPeko beste hiru kiderekin batera, fusilatu zituenetik. Urteurrenaren harira, ekitaldi ugari antolatu dituzte aste osorako, eta, besteak beste, bihar, zapatua, Nuarbera mendi martxa, ekitaldia eta bazkaria egingo dituzte. Urtemuga dela eta, Angel Otaegiren lehengusu Mertxe Urtuzagarekin hitz egin dute Uztarria.eus-ek eta Urola Kostako Hitza-k.