'Loreak' filmak I. EZAE saria jaso du

Uztarria.eus 2015ko ira. 24a, 12:08
Nagore Aranburu 'Loreak' filmeko irudi batean.

"Publikoaren eta kritikarien artean lortutako arrakasta" hartu du aintzat Euskadiko zine-aretoen elkarteak saria banatzerakoan. 

Loreak filmak sariak eta izendapenak jasotzen jarraitzen du. Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filmak I. EZAE saria jaso du, euskal zinema-industriari egindako ekarpenagatik. "Publikoaren eta kritikarien artean lortutako arrakasta" hartu du aintzat Euskadiko zine-aretoen elkarteak saria banatzerakoan. 

2014ko irailean aurkeztu zuten Irusoin ekoiztetxeak egindako Loreak filma, eta bertan parte hartu zuen, besteak beste, Nagore Aranburu azpeitiar aktoreak. Loreak filma Goya saria eskuratzeko bost filmen arteko leihan izan zen, eta filmeko hiru emakume protagonistek, tartean Nagore Aranburuk, aktore onenen saria jaso zuten Tokioko Latin Beat jaialdian. Gainera, Espainiako Zinema Akademiak 'Loreak', 'Magical Girl' eta 'Felices 140' filmak aukeratu ditu Oscarretan Espainia ordezkatzeko hautagai moduan.