Asier Cuevasi harrera egingo dio bihar Udalak

Uztarria.eus 2015ko ira. 23a, 12:40
Cuevas 2012ko Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian.

19:00etan egingo diote harrera udaletxeko areto nagusian. Izan ere, 100 kilometroko Munduko Txapelketan bigarrena izan zen Azpeitian bizi den eibartarra.

Asier Cuevas lasterkariari harrera egingo dio Azpeitiko Udalak bihar, osteguna, 19:00etan udaletxeko areto nagusian. Duela bi aste 100 kilometroko Munduko Txapelketan bigarren postua eskuratu zuen Azpeitian bizi den eibartarrak, eta horregatik egingo diote errekonozimendua. Udalak herritarrak gonbidatu ditu harrerara, munduko azpitxapelduna zoriontzera. 

Hainbat harrera-eta egin dizkiote Cuevasi azken egunetan. Joan den zapatuan ohorezko sakea atera zuen Ipuruan, Eibar eta Atletico Madrilen arteko neurketan. Horrez gain, Unbe atletismo pistari Asier Cuevas izena jarriko diola jakinarazi du Eibarko Udalak.