Asier Cuevas izena jarriko diote Eibarko atletismo pistari

Uztarria.eus 2015ko ira. 22a, 12:08

Unbe atletismo pistari Asier Cuevas izena jarriko diola jakinarazi du Eibarko Udalak. "Eibarko korrikalari handi horrek kirol munduan egin duen ibilbide oparoa eskertu" asmoz proposatu zuen izena aldatzea Miguel de los Toyos alkateak, eta udal talde guztiek onartu dute proposamena. Eibarko kirol elkarteak ere erabaki egokia dela uste du, eta hilaren 29an izango da izen aldatze ekitaldia, 19:00etan hasita, Eibarko kirolgunean.

Azpeitian bizi da Asier Cuevas lasterkaria, eta duela bi aste bigarren postua eskuratu zuen 100 kilometroko Munduko Txapelketan. Hori dela eta, ohorezko sakea atera zuen zapatuan Ipuruan, Eibar eta Atletico Madrilen arteko neurketan.

Argazkia: fotorunners.es.