Asier Cuevas bigarren, 100 kilometroko Munduko Txapelketan

Uztarria.eus 2015ko ira. 14a, 12:30
Cuevas helmugara iristean.

Zapatuan jokatu zen proba Herbehereetan eta 06:35:49 denbora behar izan zuen lasterketa bukatzeko. Cuevasek 2011n jokatutako 100 kilometroko Espainiako Txapelketan egindako denbora hobetu zuen; orduan, 06:38:56 behar izan zituen lasterketa amaitzeko.

Asier Cuevas Azpeitiko bizilagunak bigarren egin du 100 kilometroko Munduko Txapelketan. Zapatuan jokatu zen proba Herbehereetan eta 06:35:49 denbora behar izan zuen lasterketa bukatzeko. Cuevasek 2011n jokatutako 100 kilometroko Espainiako Txapelketan egindako denbora hobetu zuen; orduan, 06:38:56 behar izan zituen lasterketa amaitzeko.

Herbehereetako proban 10 kilometroko zirkuitu bati hamar itzuli eman behar izan zizkioten lasterkariek. Cuevas 100 kilometroko Europako txapelduna izan zen 2013an, eta 2012ko Munduko Txapelketan laugarren egin zuen.