Mozorro festak ikastetxeetan karnabal bezperan

Uztarria.eus 2015ko ots. 13a, 19:15

Lau eguneko zubiari ekin aurretik, Azpeitian karnabalak ospatzen bigarrenak izan dira ikasleak; San Martin egoitzakoek bakarrik hartu diete aurrea. Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolan -Euskal Herriako eta Perdillegiko egoitzetan- eta Iraurgi Ikastetxean -Betharramen eta haurreskolan- arratsaldez egin dituzte mozorro festak, musikaz eta dantzaz hornituta. Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek, berriz, 18:30etik aurrera egingo dute urteroko Euskal Inauterien kalejira eta festa, herriko kaleetan.