Ostegun Gizena ospatu dute aurten ere San Martin egoitzan

Uztarria.eus 2015ko ots. 12a, 19:59

Urteroko usadioari eutsita, herriko karnabalei aurrea hartu eta Ostegun Gizena ondo baino hobeto ospatu dute arratsaldean San Martin egoitzan. Torrijak meriendatu ondoren, musikak eta dantzak hartu dute egoitzako areto nagusia, Haritz eta Montte trikitilarien eskutik. "Eskerrik asko parte hartu duten persona guztiei. Egoiliarrak gustura egon dira, beraiek merezi dute eta!", adierazi dute egoitzaren arduradunek.