Bukatu da denboraldia Lagun Onak Txirrindulari Elkartekoentzat

Uztarria.eus 2012ko urr. 2a, 19:31
Urretxun amaitu zen Udazkeneko Kriteriumeko lasterketaren une bat. (LAGUN ONAK TE)

Jubenil mailako Udazkeneko Kriteriuma izan dute azken lasterketa eta, han, lan ona egin dute Atracciones Sanz taldekoek. Denboraldi "luze eta oparoaren" ondoren, atsedenaldiari ekingo diote orain txirrindulari gazteek.

Bi asteburutan egin da jubenil mailako Udazkeneko Kriteriuma, aurrena Lazkaoneta gero Urretxun. Bi probak osatu ondoren, Josu Garate izan da onena Atracciones Sanz taldekoen artean, sailkapen orokorraren 26. tokian; Alberdi (39.) eta Korta (40.) izan ziren hurrengo azpeitiarrak. Taldekako sailkapenean, berriz, zazpigarren postuan sailkatu zen Atracciones Sanz.

Denboraldi "luze eta oparoaren" ondoren, atsedenaldiari ekingo diote orain txirrindulari gazteek. Lagun Onak TE-ren ordezkaritza kadete mailan nabarmendu da bereziki, amaitu berri duten 2012ko sasoian. Lehen mailako kadeteetan Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak Azpeitira ekarri zituen Lagun Onakeko Oier Ibargurenek. Eta Euskadikoan bigarren sailkatu zen Unai Orbeak, berriz, Eskolarteko Espainiako Txapelketan urrea irabazi zuen.