Mikel Labaka izango da gai-jartzailea IX. Bertso Derbian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko mar. 7a, 16:13
Realeko eta Athletic-eko gizonezkoen talde nagusiek Espainiako Lehen Mailako futbol ligako partida jokatuko dute igande eguerdian, Anoetan. Eta, bederatzigarrenez, futbol derbia aitzakia hartuta, Bertso Derbia ere egingo dute, bi klubetako fundazioek antolatuta. Bertsolari realzaleak eta athleticzaleak nor baino nor aritzen dira bertso derbietan eta horrela izango da oraingo aldian ere. Gai-jartzailea, ordea, berria izango da, eta bertsoarekin baino futbolarekin lotura gehiago duena: Mikel Labaka azpeitiarra. Futbolari ohia Realaren talde nagusiko hirugarren entrenatzailea da gaur egun.\ \ IX. Bertso Derbiaren beste nobedadea da bi saiotan egingo dutela. Ostiralean, hilak 10, izango da nagusia, Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:00etan. Bestea, berriz, igandean bertan izango da, 11:00etan; partida hasi baino ordubete lehenago, hogei bat minutuko saioa egingo dute, Anoetako zortzigarren atearen inguruan.\ \ Andoni EgaƱa, Amets Arzallus eta Maddalen Arzallus dira Bertso Derbian Realaren alde ariko diren bertsolariak; eta Igor Elortza, Arrate Illaro eta Jon Maia, berriz, Athleticen alde.