Azpeitiko triatletek hasi dute denboraldia Azkoitiko taldean

Azkoitiko Triatloi Klubak ekin dio 2015-2016 denboraldiari eta, aurreko sasoian bezala, Azpeitiko triatleta ugari lehiatuko dira oraingoan ere Azkoitiko taldeko kide gisa. 40 kirolaritik gora aritzen dira Azkoitiko Triatloi Klubean eta, Azkoitiko hamar izan ezik, gainontzeko guztiak azpeitiarrak dira. Horrela azaldu dute klubeko ordezkariek 'Urola Kostako Hitza'-n egin dieten erreportaje honetan: http://urolakosta.hitza.eus/2015/02/17/azkoitiko-triatloi-klubeko-40-kidek-hasi-dute-denboraldia/