Zezen Beltz elkartea

 

Sokako Zezenaren X. Kongresuan izango da Azpeitiko sokamuturra

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-03-21 : 10:04 | Festak

Ekainaren 28, 29 eta 30ean izango da, Chivan (Herrialde Katalanak). Gonbidapena jaso du Zezen Beltz elkarteak, eta han izango dira sokamutilak eta gurean ibiltzen den ganadutegi bat, Azpeitiko argoila bat eta guzti. Irteera antolatzeko asmoa dugu. Kongresuaren spota:

»» Erantzunak: 4 (kantabresa, Betikue, nekane)

Chivako sokamuturzaleak Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-02-17 : 11:46

Gaur zortzi (otsailaren 10an, jai karnabalean) Azpeitian ziren Chivako bi sokamuturzale (Valentzia, Herrialde Katalanak). Haietako ...

Animoak Omarri, eskerrak sokamuturzale denei

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-02-14 : 18:44

Azpeitiko sokamutilek ohar bat atera dute karnabalen ondoren. Labanaz zauritutako Omar A. zezenzaleari animoak eman dizkiote. Sokamuturzale denei, berriz, eskerrak eguraldi txarrarekin ere zezenean ibiltzeagatik.

"Aupa denoi! 2013ko karnabalak ere ...

Jai karnabalean zezena, pajarita honekin

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-02-07 : 17:00 | Festak

Aste hasieran iragarri genuen erakutsiko genuela, eta hementxe duzue aurtengo jai karnabalean zezenak eramango duen pajarita. Duela hamar bat urte hasi zen ekimena: urtero azpeitiar sokamuturzale batek pajarita bat ekartzen du jai karnabalez, eta zezena pajarita horrekin ibiltzen da —sokan lotzen da, zezenaren lepo parean gera dadin—. Ondo pasatu karnabalak! (hemen sokamuturreko ordutegiak eta ganadutegiak)

 

»» Erantzunak: 6 (naroa03, horidukhi, xarkai, IA, narruealatxapie...)

'Soka ez da eten', 3 eurotan salgai

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-02-06 : 13:41

Zezen Beltz elkarteak salgai jarri ditu Azpeitiko sokamuturra. Soka ez da eten dokumentaleko ale batzuk Juantxo Txiki eta Eguzkitza tabernetan, 3 eurotan. 2011ko otsailaren 26an aurkeztu genuen lana, eta mila ...

Hementxen dala!

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-02-04 : 20:30 | Festak

Jai karnabaleko sokamuturrean Bergarako Zezenak ganadutegia izango da, astelehenekoan Albizu, asteartekoan Arno. Sokamutilek aldez aurretik eskerrak eman dizkiete laguntza ematen dutenei. Aurtengo elegante egunean ere zezena pajaritarekin ibiliko da; baina, nolakoa ote?...

 

Espainiako aldizkari bateko azala, Azpeitiko sokamuturraz

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-02-02 : 15:50 | Festak

'La Talanquera'-k 2013ko otsaileko zenbakian azaleko gai nagusi gisa dakar, 'Sokamuturra. Tradizioa Azpeitian' izenburuarekin (azala handiago ikusteko). "Zezen festa herrikoiei" buruzko aldizkaria da; testuak irakurtzeko ordaindu beharra dago. Valladoliden (Espainia) du egoitza 'La Talanquera'-k.

 

Aldaketak sokamutil taldean

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-01-31 : 10:25

Aitor Iriarte Txato iazko karnabaletan zen sokamutil azkeneko aldiz irtetekoa (Hitza-k elkarrizketa egin zion aurretik ...

'Imanol Elias, sokamuturra arakatzen eta sustatzen'

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-01-27 : 12:08 | Gizartea

'Imanol Elias, sokamuturra arakatzen eta sustatzen' izenburupean artikulu bat egin dugu zezenbeltz.com-en. Atzo hil zen azpeitiar historialariak herriko sokamuturrari buruzko hainbat kontu plazaratu zituen, eta Antxieta Etxean argazki lehiaketa ...

Jendetza ibili da zezenean

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-01-22 : 16:25 | Festak

 

San Sebastian egunez eta hurrengo egunean sokamuturra izan dugu. Danborradetan ez bezala, eguraldia portatu egin da. Jende asko ibili da. Eskerrik asko denei, eta karnabalak arte (otsailak 10, 11, 12 ...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Sansebastianetako sokamuturraren xehetasunak

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-01-15 : 13:27

San Sebastian eguna (urtarrilak 20, igandea):

- 12:00-12:30. Ganadutegia: Arno.
- 16:30-20:00. Ganadutegia: Arno.

Urtarrilak 21 (astelehena):

- 12:00-13:30: Somakutur txikia hamabietan, eta ondoren zezen txikiak plazan ...

Zezen Beltzen YouTubeko kanalak 10.000 ikustaldi pasa

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2012-10-20 : 18:11

Zezen Beltzen YouTubeko kanalak aste honetan gainditu du 10.000 ikustaldiko kopurua. Une hauetan 10.561 bisita ditu. Iazko otsailean hasi ginen bideoak jartzen. 18 daude: http://www.youtube.com ...

Oso harrera ona izan du ...

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2012-10-15 : 20:18

Oso harrera ona izan du Zezen Beltzen IV. asteburuak (hemen balorazioa eta argazkiak). Jende asko ...

Plastiko-hesia pasatuz zezenak

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2012-10-13 : 20:00 | Aisia

Arno ganadutegiko zezenak izan ziren atzo (urriak 12) arratsaldean Azpeitian, Artzubia kalean, Zezen Beltzen IV. asteburuaren baitan. Bukaeran kamioiko zezen denak atera zituzten, eta elkarteko gazte batzuek plastikozko hesia jarri zieten. Pasatu ziren zezenak. Lau bideo daude albiste honetan.

Gaur inauguratu dugu Zezen Beltzen ...

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2012-10-12 : 21:52

Gaur inauguratu dugu Zezen Beltzen egoitza berria. Izarraitz pilotalekuaren sarrera ondoan dago lokal berria, udalak ...

Zezen Beltz elkarteak elastiko berriak ...

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2012-10-10 : 12:02

Zezen Beltz elkarteak elastiko berriak atera ditu, eta ostiral honetatik igandera artean erosteko modua izango ...

Ostiral honetan zabalduko du Zezen Beltz elkarteak egoitza berria

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2012-10-09 : 19:03 | Gizartea

Ostiral honetan zabalduko du Zezen Beltz elkarteak egoitza berria, Izarraitz pilotalekuaren sarrera ondoan. Orain arte ...

Urriaren 12, 13 eta 14an egingo du Zezen Beltzek IV. asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2012-10-03 : 20:15 | Aisia

Elkarteak egoitza berria irekiko du urriaren 12an (13:30), Izarraitz pilotalekuaren sarreraren ondoan. Horrez gain, bi aldiz sokamutur txikia izango da, zezena Artzubian, jolasak zezen-plazan, txahal saiheski dastatzea...

 

Egun biribila izan zen

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2012-07-24 : 11:05

Zezen Beltz elkarteak oso gustura bukatu zuen Errekortari Txapelketako Azpeitiko igandeko finalaurrekoarekin. Egun biribila izan zen: zezen-plaza ia guztia beteta, giro ederra, eguraldi ona, zezen onak, eta errekortariek dena eman ...

Uztailaren 22ko Errekortari Txapelketarako sarrerak salgai daude

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2012-07-11 : 14:31 | Festak

Aurten uztailaren 22an (igandea) izango da Errekortari Txapelketa, Azpeitiko zezen-plazan, 18:30etik aurrera, eta sarrerak salgai daude dagoeneko. Zezen Beltz elkartea da antolatzaileetakoa.

Zenbakirik gabeko sarrerak:
- 0-4 urte: doan.
- 5-14 ...

Emaitzak: 203 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11